Delitu konbentzionalen artean, oro har Euskadin urte arteko % 1,1 jaitsi zirenak, deigarria da sexu-askatasunaren aurkako delituen hazkundea ( % 9). Mota horretako delituak % 30,2 igo ziren Nafarroan, 321 izatetik 418 izatera igaro baitziren.
Lapurreta burutu den gailuaren IPa Moldavian kokatzen da, baina "benetako jatorria ezkutatzeko" maniobra bat izan daitekeela baieztatu dute ikertzaileek.
Diego Yllanesek bilatzaileetan bere izena idaztean, Nagore Laffageren hilketa ez agertzea eskatu zion Auzitegi Nazionalari, baina Justiziak ezezkoa eman dio. Sei urte aske daramatza hiltzaileak eta ahanzturarako eskubidea aldarrikatu du, baina gailendu egin zaio kasuaren gaineko interes publikoa.
Kondenatuak alegatu zuenez, sexu-deliturik egin ez arren, hainbat komunikabidek mota horretako delituekin lotzen zuten. Epaiaren arabera, informaziorako eskubidea interes orokorreko egitateen gainetik dago.
Ertzaintzak ohartarazi duenez, gero eta iruzur gehiago atzematen dira oporretako bizitokien erreserbak egiterakoan. Iruzur gehienak, erreserba egiten ari garela, web orritik kanpoko esteka bat erabiliz edo webgune faltsu baten bidez gertatzen dira.
Iker Legardonek (Ertzaintza) eta Kepa Loizagak (OCU) gomendatzen dute ez fidatzea gure erreserba egiteko datu gehiago eskatuz jasotzen ditugun mezuekin. Gainera, ahalik eta informazio gehien gordetzea gomendatzen dute, iruzur eginez gero erabili ahal izateko.
Ariane Hoyosek sormen eduki onenaren garaikurra eraman du. Lucia de la Puerta bilbotar aktore eta abeslariak, ostera, sortzaile berri onenaren Ídoloa irabazi du.
18.600 milioi euro inguruko balioa izango duen enpresa Espainiako telekomunikazio konpainia handiena izango da bezero eta estaldurari dagokionez. Espero da hilabete amaieran jartzea martxan.
Worldcoin enpresak helegitea jarri zion Datuak Babesteko Espainiako Agentziak otsailaren 26an emandako aginduari. Administrazioarekiko Auzien Aretoak errekurtsoa atzera bota du ebazpen batean.
Atxilotutako adingabe donostiarra zaintzapeko askatasunean utzi dute dagoeneko, sare sozialetan sartzeko debekuarekin. Operazioa azaroan abiatu zuten, guraso batzuek salaketa jarri ondoren, Aldapeta Maria ikastetxeak (Donostiako zentro handiena) zirkular bat zabaldu ostean.
Gontzal Urionabarrenetxea entrenatzaile pertsonalak eta Ana Zendegi psikologoak aurrez aurreko saioak eskaintzen dituzte Gernikan eta Arrasaten, hurrenez hurren, baina euren eskaintza onlinera ere eraman dute, eta gazteen artean malgutasuna eskaintzen duen aukera arrakastatsu bat da.
Konpainiak berak eman du isunaren berri AEBetako Burtsa eta Baloreen Batzordeari aurkeztutako urteko txostenean. Isuna ordaintzeko dirua gorde duela jakinarazi du.
Asteak nazioarteko berri freskoak ekarri ditu. Shakirak disko berria iragarri du, Ana Mena meme bihurtu da eta Peso Pluma et Nicki Nicoleren arteko bikote harremanaren bukaera bizi izan dugu, sare sozialetatik atera gabe.
Tableta, mugikorra, mikrouhin-labea, xurgagailua.. gero eta tresna elektroniko gehiago ditugu gure etxeetan. Zalantzarik ez dago gure egunerokoan beharrezkoak ditugula horietariko asko, baina horien erabilera gutxituz eta, gure kabuz neurri txikiak hartuz, etxe osasuntsuago batean biziko gara.
Erasoak otsailaren 6an hasi ziren eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari eragin zieten. Horien atzean NoName057 taldea dago.
Telefono mugikorretatik hasi eta etxetresna elektrikoetaraino, eremu elektromagnetikoez inguratuta gaude egunero gure etxean. Geobiotek enpresako Asier Arregik eta Aikari Lizasok adierazi dutenez, garrantzitsua da norberak babes neurriak hartzea, behar ez ditugunean gailu guztiak itzaltzea, kasu.
Dirudienez, NoName057 hacker errusiazaleak dira horren erantzule, eta Ukrainan Errusiak egindako erasoaldiaren kontra dauden herrialdeak ditu jomugan. Nafarroako Parlamentuko webgunea ez dago oraindik martxan.
Espainiako presidente Pedro sanchezen hitzetan, "epidemia baten aurrean gaude". Ildo horretan, ohartarazi du pornografiaren kontsumoak nerabeen heziketan eragina duela, eta berdintasunaren aldeko borrokan atzera egiteko arriskua areagotzen duela.
2023ko Adikzioei buruzko Inkestaren arabera, orokorrean hobera egin dute droga kontsumoaren eta adikzioen datuek. Dena dela, kezkagarriak dira zigarro elektronikoaren kontsumoan igarritako igoera eta emakume gazteen artean (35 urte baino gutxiago) interneten erabilera arriskutsuaren prebalentzia.
Emaize Sexologia Zentroko adituaren esanetan, "pornoa existitzen da eta umeak eta gazteak horretara iristen dira". Beraz, formakuntza, hausnarketa eta baliabideak ezagutzea beharrezkoa dela azpimarratu du.
Asier Errastik eta Sara Lanzek modu eskuragarrian arakatuko dituzte sareak eskaintzen dituen albisteak, istorioak eta gadgetak, teknologia, pedagogia eta umorea batuko dituen tarte honetan.
Espainiako Gobernuak legedi berri bat iragarri du adin txikikoek eduki pornografikoak eskuratzea oztopatzeko asmoz. Adinez nagusia dela frogatu beharko da sistema berri baten bidez, eta sistema horretan NAN elektronikoa aurkeztu beharko da. Legedi berria aztertu dugu PantallasAmigas elkartearekin.
Pilar Alegria Hezkuntza ministro eta Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, adina egiaztatzeko sistema eraginkorra da, adingabeek eduki kaltegarriak eskura ez ditzaten, pornografikoak kasu.
Pedro Sanchezek iragarritako legearen zertzelada batzuk eskaini ditu Ruben Perez Correa Gazteria eta Haurtzaroko Espainiako Ministerioko Estatu idazkariak, ETB2ko "En Jake" saioari eskainitako adierazpenetan (jatorriz, gaztelaniaz).
Hiru ardatz nagusi izango lituzke ekimenak: gaia osotasunean jorratuko duen lege integral bat onartzea, hezkuntza plan zehatza martxan jartzea eta adin txikikoei eduki pornografikoetara sartzea galarazteko gailuak sortzea.
EAEko zibersegurtasunerako agentzia berriak hezkuntza zentruekin lankidetzan jardungo du STEAM ikasketak sustatzeko eta sektoreko profesionalen faltari aurre egiteko.
Uzei terminologia eta lexikografia zentroak urtea laburbiltzeko 23 hitz hautatu ditu. Zaintza, onespen edota segregatu terminoak ere zerrendan agertzen dira.
Mikel Cerezo Orain Prebentzioa elkarteko gizarte-hezitzailea da. Sare sozialen arriskuei aurre egiteko eta teknologia berriak modu arduratsuan erabiltzeko, nerabeei heziketa digitala ematea ezinbestekoa dela azpimarratu du "Biba Zuek!" saioan.
Eduki pornografikoak dituzten WhatsApp taldeetan parte hartzeko gonbita jaso dute Gipuzkoako hainbat ikastetxetako ikasleek. Amaia Elorza Donostiako Zurriola ikastolako irakaslea izan da "Biba Zuek!" saioan, sare sozialen arriskuei buruz hitz egiteko.
Urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean ia 20.000 ziberdelitu salatu dituzte Euskadin, gehienak ziberiruzurrak. Iruzur horien eragin ekonomikoa 26 milioi eurokoa izan daiteke urteko lehen 10 hilabeteetan.