Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Amilibiak dio "gauzak ondo egiteko" eta 2025eko urtarrilaren 1erako "dena prest" izateko denbora dagoela

Hala, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak "lasaitasuna" helarazi die pertsona migratzaileekin lan egiten duten gizarte-erakundeei, eta bilera bat iragarri du gaur arratsalderako.

Lide Amilibia, Viceconsejera de Políticas Sociales del Gobierno Vasco. Foto: EITB MEDIA
Lide Amilibia, Viceconsejera de Políticas Sociales del Gobierno Vasco. Foto: EITB MEDIA
Lide Amilibia, Viceconsejera de Políticas Sociales del Gobierno Vasco. Foto: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak uste du denbora badagoela "pleguak eta lizitazioak ondo lantzeko" 2025eko urtarrilaren 1erako dena prest izateko. Egun horretan gauzatuko da Migratzaileak hartzeko sistemaren transferentzia. Era berean, azalpen-bilera iragarri du gaurko migratzaileekin lanean ari diren sei gizarte-erakundeekin.

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak atzo itxi zuten Migrazioaren transferentzia, eta, horren bidez, Jaurlaritzak bere gain hartuko du pertsona errefuxiatuen edo asilatuen harrera prozesuaren kudeaketa integralaren garapena.

Sailburuordeak Radio Euskadiko Boulevard saioan negoziazioan izan den "tonu ona eta hitzartzeko gogoa" nabarmendu ditu, eta akordioa gauzatzeko 2,4 milioi euroko zenbatekoa izan dela adierazi du.

Amilibiak argitu duenez, Estatuko Harrera Sistema hiru fasetan banatzen da; etorrera, harrera, eta, azkenik, pertsona migratzaileen autonomia. "Azken hori geratuko da gure esku. Nazioarteko babesa onartuta duten pertsonak dira, lanerako eta bizilekurako baimenak dituzte, eta autonomia-fasera igarotzen dira", azaldu du sailburuak, eta gaineratu du helburua gizarteratzea dela.

Sailburuaren arabera, gizarteratze-prozesu horiek orain arte Espainiako Estatuak kudeatzen zituen jarduerak dakartzate, hala nola laguntza ekonomikoak, babes soziala, soziologikoa, juridikoa edo hizkuntzaren irakaskuntza.

Amilibiak jakinarazi duenez, gaur bertan bilduko da migratzaileen autonomiaz arduratzen diren sei erakundeekin, tartean, Gurutze Gorria, CEAR, ACCEM edo Nueva Vida elkarteekin, "lasaitasuna helarazteko, gauzak ondo egiteko denbora dugulako eta igarobide hori erraza gerta dadin dadin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Migrazioa Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua albisteak Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua