Politika -

EITB Focus

Herritarrek 6,3ko nota eman diote Jaurlaritzaren kudeaketari, eta 5,2koa Espainiako Gobernuarenari

EITB Focusen inkesta berrian, iazko martxoan lortutako datua hobetu du Eusko Jaurlaritzak. Herritarrek hamarren bat gehiago eman diote.

Herritarrek 6,3ko nota eman diote Jaurlaritzaren kudeaketari.
Herritarrek 6,3ko nota eman diote Jaurlaritzaren kudeaketari.
Herritarrek 6,3ko nota eman diote Jaurlaritzaren kudeaketari.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EITB Focus inkestan, herritarrek 6,3ko puntuazioa eman diote Eusko Jaurlaritzak egindako kudeaketari. Iazko martxoan lortutakoa baino hamarren bat gehiago da.

Horrela, galdetutakoen % 84,5ek 5 eta 10 bitarteko nota eman diote Jaurlaritzak egindako lanari, 2023ko martxoan baino lau puntu gehiago, hain zuzen ere.

EAJren hautesleek 7,31ko nota jarri diote Jaurlaritzari, EH Bildukoek 5,79koa eta PSE-EEkoek 7,3koa.

Bestalde, Espainiako Gobernuak aurrenekoz lortu du 5etik gorako nota EAEko herritarren artean, EITB Focusen arabera. Zehazki, 5,2ko nota jarri diote inkesta erantzun dutenek, iaz jasotakoa baino hiru hamarren gehiago.

EAJren boto-emaileek 5,32 puntu eman dizkiote Espainiako Gobernuak egindako kudeaketari, EH Bilduren boto-emaileek 5,15 eta PSE-EErenak 6,80.

Foru Aldundien lanagatik galdetuta, inkestatutako hamarretik zortzik 5etik gorako nota jarri diote euren erakundeari. Batez besteko nota 6,3koa izan da, azken urteetako altuena.

EAJko hautesleek 7,25eko balorazioa eman diote Aldundien lanari, EH Bildukoek 5,78koa eta PSE-EEkoek 7,38koa, EITB Focusen arabera.

Azkenik, udalen kudeaketari dagokionez, % 81,2k 5 eta 10 bitarteko nota eman dute. Udalen kudeaketak lortutako batez besteko nota 6,3koa izan da, azken urteotako altuena.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.

Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Vox Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak? Espainiako Gobernua bideoak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia