Politika -

Hauteskundeak Euskadin

Eneko Andueza eta Denis Itxaso izango dira PSE-EEren Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak, hurrenez hurren

PSE-EEko lehendakarigaia izango da Bizkaiko zerrendaburua EAEko hauteskundeetan, eta Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria Gipuzkoan. Arabako zerrendaburua, berriz, Aroa Jilete izango da.

Eneko Andueza eta Denis Itxaso ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Eneko Andueza eta Denis Itxaso ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Eneko Andueza eta Denis Itxaso ekitaldi batean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Andueza PSE-EEko lehendakarigaia izango da Bizkaiko zerrendaburua Euskadiko hauteskundeetan, eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria Gipuzkoan, EITBk baieztatu duenez. Gainera, Aroa Jilete izango da Arabako PSE-EEren zerrendaburua.

Itxaso Politika Zientzietan lizentziatu zen EHUn 1998. urtean. Urte berean, PSE-EE alderdian sartu zen, eta Donostiako Udaleko zinegotzi izan da ordutik kultura, mugikortasun eta ingurumen alorretan.

2015eko ekainaren 24tik Gipuzkoako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua izan zen EAJ eta PSE-EEren arteko koalizio gobernuan. 2020an, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari izendatu zuten, Jesus Loza ordezkatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa EAEko hauteskundeak 2024 PSE-EE Denis Itxaso Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza Hautagaiei buruzko albisteak