Politika -
EAEko hauteskundeak
Joseba Egibar ez da EAJren Gipuzkoako zerrendan aurkeztuko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara
EITBk jakin ahal izan duenez, halaber, Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia, 2024ko hauteskunde autonomikoetan EAJren zerrendetan izango da. Bakartxo Tejeriak, bere aldetik, Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagai izaten jarraituko du.
EITB MEDIA
Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea ez da aurkeztuko 2024ko hauteskunde autonomikoetarako EAJren Gipuzkoako zerrendetan, EITBk jakin ahal izan duenez. Halaber, jeltzaleen hautagaitzan Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia sartuko da. Gainera, Bakartxo Tejeria izango da jeltzaileen hautagaia Eusko Legebiltzarreko presidente izateko.
EAJko Euskadi Buru Batzarrak bilera du gaur arratsaldean Sabin Etxean Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetan aurkeztu beharreko zerrendak zehazteko. Alderdiaren estatutuen arabera, zerrenden % 60 proposatzea dagokio zuzendaritzari.
Halaber, Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohia ere Gipuzkoako zerrendan izango dela jakin du EITBk.
Hautagaitzak osatzeko barne prozesuak aurrera egin ahala erabakiko du EAJk zeintzuk izango diren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zerrendaburuak. Gauza jakina da Bizkaikoa, Imanol Pradales, lehendakarigai ere badela Euskadi Buru Batzarrak proposatuta. Hala ere, militanteek berretsi beharko dute bere hautagaitza.