Politika -

EAEko hauteskundeak

Bakartxo Tejeria izango da jeltzaleen hautagaia Eusko Legebiltzarreko presidente izaten jarraitzeko

Joseba Egibar, berriz, ez da Gipuzkoako zerrendan izango, berak hala erabakita. Egibarrek amaitutzat eman dio, hala, Eusko Legebiltzarreko bere ibilbidea. Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohia Gipuzkoako zerrendan izango dela ere jakin du EITBk.

Bakartxo Tejeriaren artxiboko irudi bat Eusko Legebiltzarrean
Bakartxo Tejeriaren artxiboko irudi bat Eusko Legebiltzarrean
Bakartxo Tejeriaren artxiboko irudi bat Eusko Legebiltzarrean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi Buru Batzarrak Bakartxo Tejeria proposatuko du Eusko Legebiltzarreko presidentegai izateko, EITBk jakin ahal izan duenez. Joseba Egibar, berriz, ez da Gipuzkoako zerrendan izango, berak hala erabakita. Hortaz, Egibarrek amaitutzat eman du Eusko Legebiltzarreko bere ibilbidea.

EAJko Euskadi Buru Batzarrak bilera du gaur arratsaldean Sabin Etxean Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetan aurkeztu beharreko zerrendak zehazteko. Alderdiaren estatutuen arabera, zerrenden % 60 proposatzea dagokio zuzendaritzari.

Halaber, Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohia ere Gipuzkoako zerrendan izango dela jakin du EITBk.

Hautagaitzak osatzeko barne prozesuak aurrera egin ahala erabakiko du EAJk zeintzuk izango diren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zerrendaburuak. Gauza jakina da Bizkaikoa, Imanol Pradales, lehendakarigai ere badela Euskadi Buru Batzarrak proposatuta. Hala ere, militanteek berretsi beharko dute bere hautagaitza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Joseba Egibar Artola Euskal Autonomia Erkidegoa Hautagaiei buruzko albisteak Markel Olano Eguneko albisteak Albisteak Imanol Pradales