Politika -

GIPUZKOA

AHTaren lanetako hondeamakina bati su eman diote eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak egin dituzte Errenterian

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak adierazi duenez, obrako etxolan Ertzaintzaren aurkako "pintada iraingarriak" egin dira, beste behin, horren hitzetan, "euskal poliziarekiko gorrotoaren diskurtsoa elikatuz".

Errenterian su eman dioten AHTren hondeamakina. Argazkia: Ertzaintza
Errenterian su eman dioten AHTren hondeamakina. Argazkia: Ertzaintza
Errenterian su eman dioten AHTren hondeamakina. Argazkia: Ertzaintza

0:28

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du bart ezezagun batzuek Abiadura Handiko Trenaren obretako hondeamakina bat erre dutela Errenterian.

Sare sozialen bidez, Erkorekak kritikatu egin du ekintza hori, eta gaineratu duenez, haren ondoan dagoen obrako etxolan "pintada iraingarriak egin dizkiote Ertzaintzari, euskal poliziarekiko gorrotoaren diskurtsoa elikatzen duten hitzak".

Sailburuaren hitzetan, "gutxi batzuen intolerantziak Euskadiko errespetua eta bizikidetza kaltetu ditu" eta "lehengo garaietako ekintzak itzuli dira".

Horren aurrean, babesa eta elkartasuna adierazi dio Ertzaintzari, "Euskal Herritik jaiotako polizia kidegoari, Euskadiren askatasuna defendatzeko eta bermatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak AHT Euskadi