Politika -
EITB Focus
EH Bildu izango litzateke indar bozkatuena Tolosan, EAJrekin zinegotzi kopuruan berdinduta
Koalizio abertzaleak eta jeltzaleek 8na zinegotzi lortuko lituzkete. PSE-EE hirugarren izango litzateke, ordezkari bakarrarekin.
I.G. | eitb media
EH Bilduk irabaziko lituzke berriz hauteskundeak Tolosan, 8 zinegotzirekin eta botoen % 42,7 eskuratuta (% 1 gehiago), EAJren aurretik. Jeltzaleek errepikatuko lukete aurrekoan lortutako ordezkari kopurua (8), baina botoen % 2,5 galduta.
Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.
PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta
Bestalde, PSE-EEk hirugarren postuari eutsiko lioke, zinegotzi bakarrarekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea