Politika -

EITB Focus

EAJk irabaziko luke Getxon, 11 zinegotzi eskuratuta, eta EH Bildu bigarren indarra izango litzateke

PPk ordezkari bat galduko luke, 5etik 4ra, eta PSE-EEk, Elkarrekinek eta Voxek duela lau urte izandako emaitza bera errepikatuko lukete, alegia, 3, 2 eta 0, hurrenez hurren.

EITB Focus
eitb focus
EITB Focus

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak Getxon, 11 zinegotzi lortuta, duela lau urte bezalaxe, baina botoen ehunekoetan zertxobait behera eginda. EH Bilduk, bere aldetik, 5 ordezkari izango lituzke (bai gehiago), eta % 3 boto gehiago jasoko luke.

Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.

PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta

PPk ordezkari bat galduko luke, 5etik 4ra igarota, eta PSE-EEk, Elkarrekinek eta Voxek aurreko hauteskundeetan lortutako emaitza bera errepikatuko lukete.

Grafikoa: EITB Media

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Getxo bideoak Bizkaia Gipuzkoa Araba EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Arabako Foru Aurrekontuak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskunde inkestak