Politika -
EITB Focus
EAJk irabaziko luke Getxon, 11 zinegotzi eskuratuta, eta EH Bildu bigarren indarra izango litzateke
PPk ordezkari bat galduko luke, 5etik 4ra, eta PSE-EEk, Elkarrekinek eta Voxek duela lau urte izandako emaitza bera errepikatuko lukete, alegia, 3, 2 eta 0, hurrenez hurren.
I.G. | eitb media
Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak Getxon, 11 zinegotzi lortuta, duela lau urte bezalaxe, baina botoen ehunekoetan zertxobait behera eginda. EH Bilduk, bere aldetik, 5 ordezkari izango lituzke (bai gehiago), eta % 3 boto gehiago jasoko luke.
Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.
PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta
PPk ordezkari bat galduko luke, 5etik 4ra igarota, eta PSE-EEk, Elkarrekinek eta Voxek aurreko hauteskundeetan lortutako emaitza bera errepikatuko lukete.