Politika -

KORONABIRUSA

Urkullu ez da erkidegoentzat "neurrira" egindako alarma egoera baten aldekoa

Idoia Mendia bigarren lehendakariordeak, bere aldetik, esan du alarma egoera ez dela kutsatzeak saihesteko "konponbidea", eta Dariasek azpimarratu du indarrean jarraituko duela estrategiak.

Urkulluk ez du babestu alarma egoera erkidego batzuetan bakarrik ezartzea. Argazkia: EiTB Media
Urkulluk ez du babestu alarma egoera erkidego batzuetan bakarrik ezartzea
Urkullu lehendakariak bi hilabetez luzatu nahi du alarma egoera

1:28

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria kritiko agertu da alarma egoera erkidego batzuetan bakarrik ezartzeko aukerarekin; izan ere, "pandemia global batean gaude". Horregatik, alarma egoera maiatzaren 9tik aurrera Espainiako Estatu osoan luzatzeko apustua berretsi du.

Eusko Legebiltzarrera iritsi denean, Urkulluk gogorarazi du izurritea ez dagoela toki zehatz batean, baizik eta globala dela, eta atzo Idoia Mendia Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta PSE-EEko idazkari nagusiak iradoki zuenaren harian, hau da, alarma egoera autonomia-erkidego batzuentzat bakarrik ezartzea, Urkulluk dio zalantza duela aukera ona ote den.

Lehendakariak berretsi egin du maiatzaren 9tik aurrera Estatu osoan aplikatzen den alarma egoera luzatzearen alde dagoela, edo, "nolanahi ere", "berme juridikodun" bide bat martxan jartzearen aldekoa dela, erkidegoek covid-19ko osasun-krisiari aurre egin ahal izateko beharrezkoak diren "tresnak" izan ditzaten.

Urkullu nabarmendu duenez, Euskadi ez da tresna juridiko horri eusteko eskatzen duen "erkidego bakarra", eta hori dela eta, "Espainiako Estatu osoan" aplika daitezkeen tresnak zeintzuk diren hausnartu behar dela iritzi dio, bere ustez, hori baita jarduteko modu "eraginkorra".

BIDEOA: Urkulluk zalantzan jarri du tokiko alarma egoera

Urkulluk zalantzan jarri du tokiko alarma egoera
Urkulluk zalantzan jarri du tokiko alarma egoera
Urkulluk zalantzan jarri du tokiko alarma egoera

2:15

Urkulluk azaldu duenez, txertaketak aurrera egin bitartean eta datozen bi hilabeteak erabakigarriak izango direlakoan, alarma egoera denbora tarte jakin baterako luzatzeko eskatu dio Sanchezi.

Dariasek dio birusaren aurkako estrategiak indarrean jarraituko duela

Carolina Darias Osasun ministroak azpimarratu du alarma egoera amaituta ere indarrean jarraituko dutela koronabirusa aurre egiteko estrategiek.

Horixe adierazi du Dariasek Diputatuen Kongresuko Osasun Batzordean egindako agerraldian, eta gogorarazi du Espainiako Gobernuaren asmoa alarma egoera amaitzea eta guztien artean luzatu behar ez izateko lan egitea dela.

"Alarma egoera amaitzen denean, Osasun Ministerioaren lehentasunak berbera izaten jarraituko du, beraz, erkidegoekin lanean jarraituko dugu bizitzak salbatzeko eta normaltasunera itzultzeko", berretsi du ministroak.

Hori dela eta, ministroak esan du indarrean jarraituko dutela hainbat dokumentuk, tartean gaitza azkar atzemateko neurriek, zaintzak eta kontrolak; covid-19aren pandemiari azkar aurre egiteko egitasmoak; eta txertaketa estrategiak, besteak beste.

"Pandemia kontrolatzea lortzen dugun arte, tresna guztiak erabiltzen jarraituko dugu eta, beharrezkoa bada, berriak sortzen", azaldu du Dariasek, alarma egoerak, osasunaren babesa eta eskubideak "orekatu" dituen heinean, "funtzionatu" duela aipatu aurretik.

Mendiak uste du alarma egoera ez dela kutsatzeak saihesteko "konponbidea"

Idoia Mendia bigarren lehendakariordeak, bere aldetik, esan du Jaurlaritzaren barruan ez dagoela "inolako tirabirarik" EAJren eta PSE-EEren artean maiatzaren 9tik aurrera alarma egoera mantentzea komeni den ala ez erabakitzeko, eta ez du uste alarma egoera denik kutsatzeak saihesteko "konponbidea".

"Alarma egoera ez da kutsatzeen panazea. Oso kutsatze maila altuetara iritsi gara alarma egoera batekin, hau da, ez du bermatzen ez egotea", adierazi du.

Eusko Legebiltzarrean hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, egungo alarma egoera luzatzeko edo, bestela, figura juridiko hori Espainiako Estatuko eremu jakin batzuetan bakarrik aplikatzeko aukeraren inguruan zabaldutako eztabaidari buruz hitz egin du Mendiak.

BIDEOA: Idoia Mendiaren ustez alarma egoera ez da kutsatzeak ekiditeko tresna bakarra 

Idoia Mendiaren ustez alarma egoera ez da kutsatzeak ekiditeko tresna bakarra
Idoia Mendiaren ustez alarma egoera ez da kutsatzeak ekiditeko tresna bakarra
Idoia Mendiaren ustez alarma egoera ez da kutsatzeak ekiditeko tresna bakarra

3:47

Zupiria: "Ez daukagu modurik maiatzaren 10etik aurrera zer gertatuko den erantzuteko"

Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramaileak Euskadi Irratiko "Faktoria" saion egindako elkarrizketan, berriz, esan du Jaurlaritza ahalegina egiten ari dela maiatzaren 9aren ondoren ere, alarma egoera bukatutakoan, erabakiak bermatuko dituen babes legala edukitzeko, baina gaur gaurkoz, agertoki hori zein izango den argitzerik ez dagoela adierazi du.

Lehendakariak Pedro Sanchezi alarma egoera luzatzeko igorri zion eskutitzak oraindik ez duela erantzunik jaso jakinarazi du bozeramaileak, eta gaineratu du Jaurlaritzaren kezka areagotzen ari dela: "Ez daukagu modurik maiatzaren 10etik aurrera zer gertatuko den erantzuteko".

Zupiriaren arabera, "argi dago datozen hilabeteetan ere oinarrizko arau batzuk beharko ditugula eta herritarrei adierazi egin behar diegu zein modutan eta zein esparrutan bete beharko dituzten arau horiek". "Baina uste dut maiatzaren 4a baino lehen ez dugula argituko", gaineratu du.

Oposizioa, oso kritiko

Maddalen Iriarte EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak pandemiari aurre egiteko eskura dituen mekanismo guztiak erabil ditzan eskatu dio Jaurlaritzari, eta Espainiako Gobernuari alarma egoera luzatzeko "etengabe erregutzen" egon ez dadin dei egin dio.

Iriarte kezkatuta agertu da Urkulluk eta Mendiak gai honen aurrean emandako "ikuskizun tristearekin"; izan ere, "alderdien interesak eta mezu kontraesankorrak lehenesten dituzte".

Herritarrek "segurtasuna eta ziurtasunak" behar dutela esan ostean, "bat-batekotasunetik, zehaztugabetasunetik eta akordiorik ezetik" jokatzea leporatu dio Iriartek Jaurlaritzari, eta gai honen gakoa ez dela alarma egoera bai ala ez argudiatu du.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak azpimarratu duenez, Euskadik pandemiari berme juridikoekin aurre egiteko neurri "zuzenak" izatea da koalizioaren kezka nagusia. Gainera, "beharrezkoa balitz" alarma egoeraren alde egingo lukeela azpimarratu du.

Halaber, zehaztu du bere taldeak ez diela bi buruzagien hitzei erreparatzen, EAEk, "unea iristen denean eta egoeraren arabera, berme juridiko nahikoekin aurre egiteko osasun neurri egokiak" izateari baizik.

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak, berriz, pandemiaren aurkako borrokan Euskadik pairatzen duen "desgobernua" salatu du  Bere ustez, Jaurlaritza kontraesanetan dabil une oro, eta Euskadik Espainiako Estatuko eta Europako "egoerarik txarrena" izan arren, Urkulluk "baztertu" egiten duela erkidegoentzat "neurrira" egindako alarma egoera.

Gainera, "murrizketa handienak" indarrean egon arren, emaitzarik ez lortzea kritikatu du; hori dela eta, bere alderdiak proposatzen duen "b plan juridikoa" berretsi du, osasun publikoaren legean hainbat atal gehitzearena, alegia, horrek aukera emango liekelako autonomia erkidegoei "osasun-esparru espezifikoa" izateko, adibidez, mugikortasunari dagokionez.

Azkenik, Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak EAJren eta PSE-EEren arteko "koordinazio eza" eta "kontraesanak" salatu ditu. Bere aburuz, horrek erakusten du Jaurlaritza ez dela "gai" osasun krisiari aurre egiteko.

BIDEOA: Oposizioak kontraesanak eta desadostasunak ikusten ditu Jaurlaritzaren baitan

Oposizioak kontraesanak eta desadostasunak ikusten ditu Jaurlaritzaren baitan
Oposizioak kontraesanak eta desadostasunak ikusten ditu Jaurlaritzaren baitan
Oposizioak kontraesanak eta desadostasunak ikusten ditu Jaurlaritzaren baitan

1:11

Ramiro Gonzalezek ez du begi onez ikusi erkidego batzuetan bakarrik ezartzea

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Radio Euskadiko "Boulevard informativo" saioan egindako elkarrizketa batean esan duenez, Pedro Sanchezek maiatzaren 9an alarma egoera indargabetzeari buruzko iritzia aldatzea nahiko luke, "Madrilen hauteskundeak izan ala ez", baina "ez luke ulertuko arrazoi horregatik presidenteak iritziz aldatzea".

"Alarma egoera ez da kutsatzeen panazea. Oso kutsatze maila altuetara iritsi gara alarma egoera batekin, hau da, ez du bermatzen ez egotea", adierazi du.

Gainera, autonomia erkidegoek egoerari aurre egiteko "ezinbestekoak" diren tresnak izan behar dituztela azpimarratu du. "Alarma egoerarik gabe, Euskadik har ditzakeen neurrien segurtasun juridikorik eza erabatekoa izango litzateke", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Osakidetza berriak Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zientzia berriak Osasunari buruzko albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizainak azken ordukoa Medizinak albisteak Txertoak albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak COVID kasuak Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak albisteak