Politika -

Jonan Fernandez

Fernandez: Bilakaera 'bereziki negatiboak' murrizketak ekarriko lituzke Aste Santuan

LABIko Batzorde Teknikoko koordinatzaileak AstraZenecarekin dagoen arazoa 'egun gutxi barru' konpontzea espero du. Kutsatzeen gorakadarekin eta ZIUetako gaixo kopuru handiarekin kezkatuta dago.

Jonan Fernández
Jonan Fernández
Jonan Fernández

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez LABIko Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak Radio Euskadiko "Boulevard informativo" saioan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "kezkatuta" daude EAEn azken egunetan izandako kutsatzeen gorakadarekin; izan ere, beheranzko joeraren ostean, eta egun batzutako geldialdiaren ondotik, berriz ere kutsatzeek gora egin dute.

Datuek okerrera egiten jarraitzen badute, Fernandezek ez du zalantzarik Aste Santuari begira: "Bilakaera bereziki negatiboa izango balitz, ez dugu baztertzen neurri gehiago hartzea". Aste Santurako hiru aste falta direnean, ez dela "abenturazalea" izan behar esan du koordinatzaileak eta "ezer baztertu gabe" egoera baloratzen joan behar dela.

"Datuen bilakaera egunez egun aztertzen ari gara", adierazi du Jonan Fernandezek, eta gaineratu du "Europako hainbat herrialdetan goranzko joera hori gertatzen ari da, baita zenbait autonomia erkidegotan ere". Dena dela, esperantza badu indarrean dauden neurri murriztaileekin intzidentzia-tasa jaisteko.

"Erakundeok onartzen dugu saiakuntza-errorea metodoa oinarri hartuta jarduten dugula, eta ez dugu beti asmatzen, ezezaguna den zerbaiti aurre egin behar diogulako". Jonan Fernandezek aitortu duenez, udan "mundu guztiak" uste zuen ekainaren amaieran "pandemia kontrolpean" zegoela, eta horrek nolabaiteko "lasaitzea" eragin zuen. "Behar baino lehenago" egin zen deseskalatzea Fernandezen ustez eta "ikasi dugun akatsa izan zela", esan du.

EAEn eta Nafarroan AstraZenecaren txertaketaren aldi baterako geldialdiaren harira, Fernandezek esan du arazoa "egun gutxi barru" konpontzea espero dutela. "Zuhurtasunaren eta jarduketa-batasunaren irizpideari erreparatzen diogu Europa osoan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Alarma egoera