Politika -

Hamaika Gara ekimena

Erabakitzeko eskubidea legeztatzetik, "orain sekula baino hurbilago"

Kulturako 23 eragilek eta Hamaika Gara ekimeneko bultzatzaileek 'Altxa!' ekitaldi politikoa egin dute larunbat honetan, "erreferendumaren aldeko sinadura bilketari bultzada handi bat emateko" asmoz.

Hamaika Gara ekimeneko parte-hartzaileak. Argazkia: Hamaika Gara
Hamaika Gara ekimeneko parte-hartzaileak
Hamaika Gara ekimeneko parte-hartzaileak. Argazkia: Hamaika Gara

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika Gara ekimeneko bultzatzaileek azaldu dutenez, "erabakitzeko eskubidea modu eraginkorrean legeztatzeko aukera orain sekula baino gertuago dago".

Guztira, kulturako 23 eragilek, besteak beste, Erika Olaizola eta Laura Penagos aktoreek, Amets Arzallus bertsolariak eta Eñaut Elorrieta eta Ruben Caballero musikariek, eta Hamaika Gara ekimeneko bultzatzaileek Altxa! ekitaldi politikoa egin dute larunbat honetan, “herritarrak aktibatzeko eta erreferendumaren aldeko sinadura bilketari bultzada handi bat emateko” asmoz.

Ekitaldi politikoa Internet bidez jarraitzea posible izan da. Gainera, udalerri ezberdinetan proiekzioak antolatu dituzte, COVID-19ari aurre egiteko “segurtasun neurri guztiak zorrotz” betez.

Hamaika Gara ekimeneko bultzatzaileek hitzaldi politiko bateratu bat eskaini dute, ahots ezberdinen bitartez, “ekimenarekin bat egin duten herritar eta eragileen aniztasuna” ordezkatzeko. Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramaileak esan duenez, “erabakitzeko eskubidea modu eraginkorrean legeztatzeko aukera orain sekula baino gertuago dago”.

Hamaika Gara ekimenaren Altxa! ekitaldi politikoa. Argazkia: Hamaika Gara

'Altxa!' ekitaldi politikoa. Argazkia: Hamaika Gara

“Eta ez gaude hori baino gutxiago onartzeko prest. Hurrengo legealdia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, erabakitzeko eskubidea modu eraginkorrean arautzen duen agintaldia izan behar da. Erabakitzeko eskubidearen inguruan gizartean dagoen adostasun zabala legean bihurtzeko ardura alderdi politikoek dute. Aukera historikoa alferrik galtzea hanka-sartze larria litzateke”, azpimarratu du.

Erabakitzeko eskubidearen bideak “oinarri sendoa eta babes masiboa” behar dituela adierazi du Etxaburuk eta, horregatik, “herritarren gehiengoak erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi duela, eta prozesu soberanistan gehiengo hori inplikatzeko erreferendumaren aldeko sinadura bilketa” martxan jarri dute. “Sinadura bilketa masiboa baldin bada, herri honetan erreferenduma egiteko baldintzak sortuko ditugu, eta olatua hartuko dugu”, erantsi duenez.

BIDEOA: Dupla & Itziar Ituño: 'Hamaika Gara'

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Zer gertatu da gaur Bizkaian? Nafarroa gaur Iparraldea albisteak EAE Gure Esku argazkiak Baionako bideoak Biarritz Maule argazkiak Donibane Garazi Hendaia albisteak Eguneko albisteak Durango argazkiak Albisteak Zuberoa albisteak Nafarroa Behereko azken ordukoa