Frantziako kontrolatzaileen sindikatu nagusiak akordioa lortu du dagoeneko greba bertan behera uzteko, baina oraindik beste sindikatuekin negoziatzen ari dira, eta, beraz, oraindik ere gorabeherak daude.
Frantziako kontrolatzaileen sindikatu nagusiak akordioa lortu du dagoeneko greba bertan behera uzteko, baina oraindik negoziazioak daude beste sindikatuekin, eta, beraz, oraindik ere gorabeherak daude.
Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.
"Ozeanoa kartelburu duen jaialdia" bi egunez egingo dute Lapurdiko herrian, apirilaren 26 eta 27an. Jaialdiaren lehen egunean, Gojira, Mass Hysteria, Orbel eta Zetkin taldeek joko dute.
Urtarrilaren 19an abiatuko da Biarritzeko jaialdia, Italia dela aurtengo gonbidatua. Lau euskal ekoizpen izango dira, hamabost sarietako batzuk irabazteko lehian.
Fiskaltzak ikerketa zabaldu du Biarritzeko Hotel du Palaisen ustez egindako sexu-eraso bat argitzeko. Bada, auzian biktimatzat jo zuten sukaldariak ukatu egin du umiliatu izana eta "lagunen arteko txantxa txiki bat" izan zela adierazi du. Kaleratu zuten sukaldariak ere akusazio guztiak ukatu ditu.
Dirudienez, sukaldeko laguntzaile hasiberri bat biluzik lotu zuten aulki batean, eta irudiak sarean zabaldu zituzten. Michelin izardun jatetxeko sukaldariak lanpostua utzi du.
Euskal kulturaren esparru ezberdinak jorratu eta landu zituen Filipe Oihanburuk, baina bereziki euskal dantzen inguruan nabarmendu zen. Besteak beste, Olaeta eta Oldarra taldeen partaide izan da (soinujole, dantzari eta zuzendari gisa), eta Etorki baleta eta abesbatza sortu zituen biarriztarrak.
Ipar Euskal Herriko zazpigarren Herri Biltzarra da sortutako berria. Jeltzaleak pozik agertu dira alderdi gisa garatzen jarraitzen dutelako, eta Andoni Ortuzar EBBko presidenteak esan du EAJ dela Ipar eta Hegoaldearen arteko harremanak sendotzeko tresna eraginkorrena.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko sareak sendotzea du helburu. Osasuna eta ingurumena zaintzeko gertuko produktuak kontsumitzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi dute.
Olatu handiek, haizeak eta euri-jasek kalte larriak eragin dituzte Euskal Herriko kostaldean. EITBko kamerek irudi ikusgarriak grabatu dituzte Biarritzen eta Bermeon.
Gaur goizean dantzaren maitaleek Martin Harriague dantzari eta koreografo baionar entzutetsuaren aginduetara dantzatzeko aukera izan dute Hondartza Handian.
Malandain Ballet Biarritz konpainiak 'Noé' lana eskainiko du Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, hilaren 18an, 19an eta 20an. Julen Rodriguez dantzariak obraren gako guztiak eman dizkigu, eta bere bizitzaz eta ibilbide profesionalaz ere mintzatu da 'Biba Zuek!' saioan.
Langileen erosahalmen galeraren parean, aberatsenen enpresak inoizko irabazirik handienak izaten ari dira, tartean Ferrari. Biarritzen, luxu eta handitasunaren euskal hiri honetan, marka italiarraren autoen alokairurako kontzesionario bat ireki berri dute.
2016tik (% 20,5) lau hamarren egin ditu atzera euskaldunen proportzioak, iaz biztanleen % 20,1 baitziren. Bilakaera are kezkagarriagoa da 1996ko datuekin alderatuta; izan ere, orduan herritarren % 26,4 euskaldunak ziren.
Arazoak izan dira garraio publikoan eta blokeoak errepideetan. Baionan, jendetza bildu da manifestazioan, itxita dagoen tren geltokitik Herriko Etxeraino.
Erretiro adina atzeratzeko asmoa duen erreformaren aurkako seigarren mobilizazio handia da. Ehunka manifestazio daude deituta (Baionakoa, 10:30ean) eta garraioan, hezkuntzan edota energia alorrean jarraipen zabala espero da.
Azken agur hunkigarria gaur arratsaldean Biarritzeko Saint Eugénie elizan Agnès Lassalle, joan den otsailaren 23an ikasle batek hil zuen 53 urteko irakasleari.
Atmo adierazleak maila gorrian kokatu du Iparraldea, eta Donostian eta Bilbon ere datuak txarrak dira. Suteak eta Saharako hautsa dira eragile nagusiak.
Gernika, Donibane Lohizune, Biarritz eta Paueko txapelketak batuko ditu, urte guztiko egutegia betetzeko. Puntuazio eta sailkapen bateratuak izango ditu, eta azken fase itxura izango duen torneo batekin bukatuko da denboraldia.
Hegazti gripeak dezente jaitsiarazi du foie bezalako produktuen eskaintza. Horren aurrean, produktu aitzindari bat sortu dute Biarritzen: foie beganoa. Anakardoekin eginda dago eta arrakasta handia izan du, stock guztia saltzera iritsi arte.
Unai Laso, Jokin Altuna eta Amaia Aldairen txapelak, Lau T'erdiko final gogoangarria, zestaren urte oparoa eta Pilotako Munduko Txapelketa izan dira, besteak beste, 2022ak frontoietan utzitako momenturik onenak.
Laurent Sorozabal zestagileak 56 urte ditu, Biarritzeko klubean coach bezala dabil eta jokalaria izandakoa da. Bere seme-alabei, Johan, Gorka eta Oihanari, zesta-puntarekiko zaletasuna helarazi die. Hirurek jokatzen dute eta Johanek berak pilotak egiten omen ditu.
92 urterekin hil da Biarritzen. Abertzaleen Batasuneko bozeramaile, "Enbata" aldizkariaren zuzendari eta Oldarra dantza taldearen buru izan zen, besteak beste.
Lurrama, laborantza iraunkorraren aldeko Iparraldeko azoka garrantzitsuenak ateak zabaldu ditu. 3 egunez, Biarritzeko Irati erakustazokatik milaka lagun pasako dira.
Maximoen batezbestekoa 24,3 gradukoa izan da; aurreko bost urteetakoa, aldiz, 19,8koa. eitb.eus-ek amaitu berri den hilabetearen erradiografia egin du, eta egiaztatuta geratu da oso beroa eta lehorra izan dela: prezipitazioak izan diren egun kopurua askoz ere txikiagoa izan da aurten.
Zaharrak berri izan dira 2022ko Biarritzeko Munduko Txapelketan. Espainiako selekzioak irabazi ditu jokoan egon diren tituluen erdiak; 18tik 9. Argentinan egingo da 2026ko Munduko Txapelketa.
Biarritzeko 2022ko Munduko Txapelketa bukatu da zesta-puntako finalekin. Espainiak lortu ditu urrezko domina gehien, bederatzirekin. Frantziak bost lortu ditu eta Mexikok hiru. Hurrengo Munduko Txapelketa Argentinan izango da 2026an.
Munduko Txapelketako emakumezkoen finalean Ortiz eta Lizardi nagusitu dira Arakistainen eta Lejardiren aurka (2-0); gizonezkoenean, aldiz, Erkiagak eta Lopezek mendean hartu dituzte Osa Goikoetxea eta Lekerikabeaskoa (1-2).
Eneko Labakak eta David Merinok garaipena lortu dute Munduko Txapelketako finalean Israel Gonzalez eta Kevin Hernandez mexikarren aurka (2-0). Bestalde, banakakoan Julen Retegik galdu egin du David Alvarezen kontra (2-0).
Baptiste Ducassouren kasuan, gainera, garaipen bikoitza izan da, lehenago trinketeko eskuz banakako munduko txapeldun izendatu baita Luis Sanchez mendean hartuta (15-14 eta 15-2).
Nafarroako pilotariak ezin izan du amaitu Baptiste Ducassouren aurka jokatu duen finala, lehen seta galdu (15-14) eta bigarrenaren hasieran min hartu baitu sorbaldan. Bigarren seta Ducassouri eman diote irabazitzat (15-2) eta Iparraldekoak zintzilikatu du urrezko domina.
Iker Espinal eta Santiago Yaniz Nafarroako pilotariek urrezko dominak lortu dituzte Biarritzeko Munduko Txapelketan gizonezkoen mailan; zilarrezko dominak Heguiabehere eta Massonde Iparraldekoentzat izan dira. Emakumezkoenean Leire Garai eta Miriam Arrillaga izan dira txapeldunordeak.