Politika -

Deseskalatzea

EAEko eta Nafarroako gobernuek erabakiko dute "normaltasun berrira" noiz igaro

Osasun Ministerioak baieztatu du erkidego bakoitzaren esku egongo dela konfinamendutik irteteko fasearen amaiera kudeatzea.

Hainbat lagun maskara jantzita paseoan. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat lagun maskara jantzita paseoan.
Hainbat lagun maskara jantzita paseoan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak iragarri duenez, erkidego bakoitzaren esku egongo da "normaltasun berrian" noiz eta nola sartu erabakitzea.

"Erkidegoetako presidenteei dagokie normaltasun berrian sartzeko erabakia hartzea", adierazi du ministroen bilera amaitu eta gero.  

Halaber, 3 fasean, erkidegoen esku egongo da probintzien arteko mugikortasuna baimentzea edo ez. Hori bai, Illak zehaztu du "normaltasun berrian" sartu arte erkidegoen arteko joan-etorriak galarazita egongo direla.

Horrez gain, segurtasun neurriak zorrotz betetzen jarraitzeko deia egin du, eta "normaltasun berrian" maskarak erabiltzea eta pertsonen arteko bi metroko distantzia zaintzea derrigorrezkoa izango dela aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea