Politika -

Koronabirusa

Ministerioak eta Jaurlaritzak gaur erabakiko dute EAE 1 fasera pasatuko den

Ostegunean, bi aldeek bilera egin dute, konfinamendua malgutzeko plana aztertzeko; erabakia bi erakundeek hartuko dute, batera.

Maskara derrigorrezkoa da garraio publikoan; irudian, Gasteiz. Argazkia: EFE.
Maskara derrigorrezkoa da garraio publikoan; irudian, Gasteiz
Maskara derrigorrezkoa da garraio publikoan; irudian, Gasteiz. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak beste topaketa bat izango dute gaur, ostirala, eta bertan erabakiko dute EAE koronabirusaren pandemiagatik ezarritako konfinamendua malgutzeko 1 fasera pasatuko den. Hala eman du jakitera Eusko Jaurlaritzak.

Ostegun arratsaldean, Espainiako Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak bilera egin dute, konfinamenduaren biguntzeaz hitz egiteko. Jaurlaritzaren aldetik, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Nekane Murga Osasun sailburua izan dira bertan.

Topaketak ordubete iraun du, eta "modu adeitsuan eta lankidetzan" egin dute. Jaurlaritzak nabarmendu duenez, adostutako lankidetza-baldintzak eta kogobernantza kontuan izanda egin dute.

Bi sailburuek konfinamendua arintzeko proposamena aurkeztu dute, EAE osorako hurrengo fasera aurre egiteko, "betiere beharrezko zuhurtziaz eta konfinamenduaren arintzearen jarraipen zehatza eginez".

Ostiral honetan, beste bilera bat egingo dute, eta "bi erakundeek elkarrekin" hartuko dute erabakia, Eusko Jaurlaritzaren esanetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Espainiako Gobernua Gaixotasunak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa olatu berria Konfinamenduaren deseskalatzea