Mundua -

MOBILIZAZIOAK

Errepideetako blokeoak bertan behera uzteko deia egin dute Frantziako nekazaritza sindikatu nagusiek

Duela hamaika egun hasitako protestak hasi dira emaitzak izaten. Frantziako Gobernuak atzo eta gaur hainbat neurri iragarri ditu nekazarientzat, eta horren aurrean, sindikatuek esan dute fase berri bati ekingo diotela, beste modu bateko mobilizazioekin.

Parisko sei sarrera-irteera blokeatu dituzte aurreko egunotan nekazariek. Argazkia: EFE
Parisko sei sarrera-irteera blokeatu dituzte aurreko egunotan nekazariek
Parisko sei sarrera-irteera blokeatu dituzte aurreko egunotan nekazariek. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika egunez Frantzia osoko, bereziki Paris inguruko, errepide nagusienak blokeatu ondoren, Laborarien Sindikatuaren Federazio Nazionala eta Laborari Gazteak (FNSEA) sindikatuek beste protesta fase bati ekitea erabaki dute. Euren hainbat aldarrikapeni erantzunez, Frantziako Gobernuak dirulaguntzak eta neurri berriak iragarri ditu azken orduotan, eta horren ondoren etorri da sindikatuen erabakia. Errepideetako blokeoak bertan behera utzi eta beste modu bateko mobilizazio-sorta abiatuko dutela esan dute. Ohartarazi dute, hori bai, protestak leuntzeak ez duela esan nahi adi egongo ez direnik.

Arnaud Gaillot FNSEAko presidenteak azaldu du Emmanuel Macronen Gobernuak iragarritakoa keinu edo jarrera aldaketa gisa ulertzen dutela, eta horrenbestez, protesten norabidea aldatzea proposatu dutela. Nolanahi ere, "konpromisoak idatziz" jaso nahi dituztela erantsi du. "Inork ez dezala uste hau gaur arratsaldean amaitzen denik".

Era berean, ondorengo mezua igorri dio Gobernuari: "Iragartzen ari zaretena betetzen ez bada, eta zuen promesak faltsuak badira, hondamendia izango da hau".

Macronen Exekutiboak mahai gainean jarritako neurrietako artean, "elikadura subiranotasuna" helburu duten zenbait ekimen daude. Halaber, lehia desleiala saiheste aldera, atzerriko enpresei ezarriko zaizkien ekoizpen-baldintzak zorroztu egingo dituztela jakinarazi dute, eta pestiziden debekuaren gaineko araua ere leundu egingo dela ziurtatu dute: antza, apurka-apurka ezarriko dute debeku hori, eta ez kolpera.

Atzo, berriz, Marc Fesneau Nekazaritza ministroak iragarri du bi dirulaguntza-sorta jasoko dituztela nekazariek. Orotara, 230 milioi euro bideratuko dituzte laguntza berri horietara.rrei erantzuteko izango da. EBren onespena beharko dute laguntzek, eta Frantzia baldintzak adosteko prest agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Emmanuel Macron Sindikatuak Nekazaritza Lan gatazkak azken ordukoa Frantziako Gobernua