Mundua -

Afganistan

Afganistango emakumeek Kabulgo kaleak hartu dituzte, talibanen aurrean euren eskubideak aldarrikatzeko

Azken 20 urteetan maila politikoan, sozialean eta ekonomikoan emakumeen askatasunaren arloan eskuratutako lorpenak ez galtzeko eskatu dute. Halaber, Afganistango Gobernua osatzeko orduan kontuan har ditzatela eskatu diete talibanei.

20 bat emakumek parte hartu due Kabulen egindako manifestazioan. Argazkia: EFE
20 bat emakumek parte hartu due Kabulen egindako manifestazioan. Argazkia: EFE
Afganistango emakumeek euren eskubideak eskatu dizkiete talibanei

2:30

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afganistango emakume batzuek protesta egin dute ostiral honetan Kabulgo (Afganistan) kaleetan, talibanen aurrean haien eskubideak aldarrikatzeko eta talibanek osatu nahi duten Afganistango Gobernu berrian parte hartzea eskatzeko.

Hain zuzen ere, 20 bat emakumek parte hartu due gaurko manifestazioan. Atzo bertan, beste protesta bat egin zuten Heraten, Afganistango mendebaldean, arrazoi berberagatik.

Bitartean, matxinatuek exekutibo berriaren zirriborroa lantzen jarraitzen dute, baina dagoeneko aurreratu dutenez, "litekeena da botere gehien duten postuetan emakumerik ez egotea".

Hori dela eta, azken 20 urteetan maila politikoan, sozialean eta ekonomikoan emakumeen askatasunaren arloan eskuratutako lorpenak ez galtzeko eskatu diete protestan parte hartu duten emakumeek talibanei eta nazioarteko herrialdeei.

"Gizarte bakar batek ere ezin du aurrera egin emakumeek rol aktiborik ez badute", adierazi du Tarannom Saidi aktibistak. "Lege islamikoa errespetatuz gizonek bezala lan egin nahi dugu", gaineratu du protesta egin duen beste aktibista batek.

Ildo horretatik, emakumeek "ez dituztela eskubideak galduko" ziurtatu dute talibanek, edo, behintzat, ez direla 2001ean zuten egoerara itzuliko, Emirerri Islamikoaren aurreko garaian. Dena dela, argi utzi dute lege islamikoa izango dela kontuan izango duten marra gorria.

Nazio Batuen Erakundeak (NBE), sexu guztien eskubideak errespetatzeko eskatu du. Pramila Patten NBE Emakumeak erakundeko zuzendari exekutiboak aste honetan ohartarazi duenez, etorkizuneko administrazioan emakumeak sartzea "froga" bat izango da talibanek eskubideekin eta askatasunekin duten benetako konpromisoa egiaztatzeko.

Emakume askok, gogoan dute oraindik 1996tik 2001era bitartean talibanek izan zuten agintaldia. Erregimen horretan, etxe barruan giltzapetu zituzten, eta debekatu egin zieten lanera edo eskolara joatea. Batzuek uste dute orain ere gerta daitekeela hori. Hori dela eta, "hezkuntza, lana eta askatasuna" eskatu dituzte Afganistan berrian, eta "gizonek dituzten eskubide berdinak".

Hala, "zapalkuntzaren aurka" guztiak batera daudela eta talibanen aurrean haien eskubideak aldarrikatzeko orduan ez dutela amore emango adierazi dute. Horregatik, Afganistango Gobernua osatzeko orduan kontuan har ditzatela eskatu diete talibanei, emakume afganiarrek ere parte-hartze politikoa izan nahi baitute.

La manifestación, con cerca de una veintena de mujeres, ha tenido lugar en Kabul. Foto: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Salaketak Estatu Islamikoa Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Matxismoa Feminismoa Mikel Ayestaran Errefuxiatuak Giza eskubideak Asia Afganistan