EFE agentziak aipatutako iturrien arabera, EBko erakundeek aurreakordioa lortu dute ChatGPT eta antzeko sistemen oinarri diren fundazio-ereduak arautzeko arauei buruz.
Von der Leyenen esanetan, "ona eta zintzoa" izan da Txinako presidente Xi Jinpingekin izandako bilera. Halaber, azpimarratu du Txina eta EBren arteko harremanak kudeatzea dela bere lehentasunetako bat.
Europar Batasunaren Lurraren Behaketarako programak zehaztu duenez, aurtengo batez besteko tenperatura industrializazioaren aurreko garaian baino 1,46 gradu altuagoa izan da. Udazken borealak (irailetik azarora doana) eta azaroak berak ere marka guztiak hautsi dituzte.
Europako Batzordeak zigorrak bateratzea proposatu du, legez kanpoko jardueraren ondorioz pertsonak hiltzen diren kasuetarako gehieneko zigorrak 8 urtetik gutxienez 15 urtera handitzeko.
Lekukoa Carole Delga Okzitaniako presidenteari eman dio, eta beste bi urtez egongo da karguan. Erakundeko osoko kontseiluak "konpromiso" bat onartu du, "hidrogenoaren ekonomia hedatzeko mugaz gaindiko espazio bat sortzearen alde".
13 denda arpilatu eta hiru autobus eta tranbia bat suntsitu dituzte. Gainera, Poliziaren hamaika ibilgailutan kalteak egin eta hainbat polizia zauritu dituzte; horietako bat larri dago.
Hirugarren postua VVD eskuineko liberalarentzat izan da, Dilan Yesilgoz turkiar-nederlandarraren gidaritzapean, hain zuzen, Mark Rutte jarduneko lehen ministroa ere alderdikidea da. Kolpea jasan du 24 eserlekurekin bakarrik geratuko baita, egungo 34 ordezkarien aurrean.
Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoerari eta Estatuko fiskal nagusiaren aginduari buruz Espainiari helarazi zizkion ohartarazpenak gogoratu ditu.
Alexander de Croo Belgikako lehen ministroarekin batera joango da Sanchez, eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin eta Isaac Herzog herrialde horretako presidentearekin bilduko da; Palestinako lurraldean, berriz, Mahmud Abbas ANPko presidentearekin batzartuko da.
Didier Reynders Europako Justizia komisarioak baieztatu duenez, atzo jaso zuten testua. Behin hura aztertuta, Bolaños ministroarekin bilduko dira. Halaber, argi utzi nahi izan du duela astebete informazioa eskatu zuenean ez zegoela "kezkatuta".
Hiru hizkuntzen ofizialtasunari buruzko eztabaida asteazkenean itzuliko da Europako Gai Orokorren Kontseiluko mahaira, Espainiaren proposamen berri baten bidez.
Espainiako Presidentetzako ministro Felix Bolañosek gutun bat bidali dio Didier Reynders Europako Justizia komisarioari, eta idatzi horren bidez jakinarazi dio Kongresuan amnistiaren lege proposamena onartzen bada, horren gaineko xehetasun guztiak emango dizkiola.
Ukrainako presidenteak Europako Batzordeko burua hartu du Kieven. Ukrainak abiatutako azken erreformei buruz Europar Batasunak egindako txostenaren zain dago Zelenski.
Espainiak eta Irlandak, esaterako, nahiago zuten deklarazioak su-etena eskatzea, baina Alemania eta Austria, besteak beste, ez dira ados agertu horrekin, eta hasieratik egin dute geldialdi humanitarioak erreklamatzearen alde. Aukera hori nagusitu da azkenea.
Albarresek Europako gainerako herrialdeen aurrean hitz egin du Espainiako jarduneko Gobernuak Europar Batasunean hiru hizkuntzak ofizialak izan daitezen duen borondatea defendatzeko.
11 eta 24 urte bitartean dituzten gazteek Giza Eskubideen Europako Auzitegian salatu dituzte herriak. Klima-aldaketaren aurka ez dutela behar adinako neurririk hartzen diote, eta euren giza eskubideak urratzen dituztela, besteak beste, bizitzeko eskubidea.
Herrialde arabiarrek Palestina babestu eta irtenbidea bi estatu direla aldarrikatu dute. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak ere jarrera hori defendatu du larunbat honetan Israelen eta Hamasen arteko gatazka aztertzeko egin den nazioarteko goi-bileran.
Joan den astean X sare sozialarekin egin bezala, Bruselak errekerimendu formala helarazi die biei. Zerbitzu digitalen legearen baitan, albiste faltsuen kontra duten politika zein den jakin nahi du erakundeak.
Mahsa Aminiren "hilketa basatiak" emakumeek gidatutako mugimendu historikoa aktibatu du, Europako Parlamentuko presidentearen arabera. Beloa "gaizki" jarrita eramateagatik atxilotu zuen iaz Irango Moralaren Poliziak, eta poliziaren zaintzapean hil zen.
Besteak beste, epe luzerako kontratuak sustatu eta hornidura bermatzearen aldeko neurriak indartzen ditu erreformak. Orain, Europako Parlamentuan eztabaidatu beharko dute azken testua. Urtea amaitu aurretik onartzea da asmoa.
Orain arte gobernuan izan den PiS alderdiak irabazi ditu bozkak, baina ez gobernatzeko gehiengo nahikoarekin, betiere galdeketen arabera. Hala, Donald Tusk europazaleak gobernua osatzeko babesak eduki litzake.
"Atzerri politika komuna gobernu arteko politika da, ez da politika komunitarioa", berretsi du. Bestalde, azpimarratu du Israelen defendatzeko eskubideak mugak dituela: "nazioarteko legeak eta lege humanitarioak".
"Murrizketa guztiak kendu ditut. Gure aurka egiten duen edonor hil egingo da. Baliabide guztiak erabiliko ditugu horretarako", esan du Israelgo Defentsa ministroak. Bi aldeetan hildakoak dagoeneko 1.800 baino gehiago dira.
Polemika izan da arratsaldean EBn. Oliver Varhelyi Hedapenerako komisario europarrak iragarri du Europar Batasunak laguntza humanitarioa etengo diola Palestinari. Ordu batzuk geroago Janez Lenarcic Krisien Kudeaketarako komisarioak ukatu egin du albistea. EBk oharra kaleratu du gaia argituz.
EBk eta AEBk gaitzetsi egin dute Gazatik egindako erasoa, eta Israelek erantzuteko duen eskubidea aldarrikatu dute. Egipto bitartekari lanak egiteko prest agertu da. NBEko Segurtasun Kontseilua premiaz bilduko da igande honetan.
EBko estatu kideek ez dute lortu migrazioaren inguruko testu bateratu bat adostea eta, beraz, atal hori ez dute txertatu Granadako Adierazpena deituriko dokumentuan.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak azpimarratu duenez, Europak dituen nazioarteko betebeharrak errespetatuko ditu, baina EB bera izango da, "eta ez mafiak eta trafikatzaileak", erabakiak hartuko dituena.
Batzarretik ateratako ondorioak 2024-2029 legealdirako agenda estrategikoan jasotzea da asmoa. Datorren urteko hauteskunde europarren ostean abiatu nahi dute prozesu berria.
"Europan dugun lehen erronka batasuna babestea da, eta ez naiz EBko herrialdeez bakarrik ari, Europa osoaz baizik", esan du Zelenskik. Pedro Sanchezek laguntza militar eta ekipamendu energetiko gehiago agindu dizkio neguaren etorreraren aurrean.
Meloniren Gobernuak testua babestu du azken egunetako zalantzen ostean. Hala ere, Polonia eta Hungaria ez daude ados sarbide diren estatuek derrigorrezko kuoten sistema bati uko egitearekin.
Europar Batasunak iragarri du Euro 7 arauaren aplikazioa 2025etik 2027ra atzeratuko dela auto eta ibilgailu arinentzat, eta 2027tik 2029ra kamioientzat. Hori dela eta, EITBk EAEko automobil-sektorearekin hitz egin du.