Sexu askatasuna modu integralean bermatzeko legea indarrean sartu zenetik berrikusi diren epaien balantzea egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiek. Nafarroan, berriz, orain arte berrikusitako zazpi epaietatik bitan baino ez dute erabaki zigorra murriztea.
Gobernukideen artean akordioa lortzea espero duen arren, desadostasun handiak dituztela onartu du. Bestalde, atzo Maria Jesus Montero ministro sozialistak adierazi zuen bat datozela emakumeen onespena erdigunean mantentzearekin eta zigorrak ez arintzearekin.
Nahiz eta horrek "eragozpena" ekarri ahozko saioa atzeratu behar izan delako, Bizkaiko Auzitegiko presidenteak ziurtatu du "salbuespenezko" egoera dela eta epaiketa "inolako eskubide urraketarik gabe" egingo dela.
Ostegun honetan hasiko da, Iruñean, duela bi urte bere bikotekidea hiltzen saiatu zen Azagrako bizilagunaren aurkako epaiketa. Buruan eta gorputz osoan jo zuen burdinazko barra batekin, hilzorian utziz. Epaiketaren atarian, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan biktimarekin hitz egin dute.
Zarautzen, 2017an gertatu zen sexu eraso bati dagokio erabakia. Orduko hartan, 6 urteko zigorra ezarri zioten 18 urteko gizonari 16 urteko emakume bati eraso egiteagatik. Orain, 4 urtera jaitsi diote zigorra, "bai bakarrik da bai" legearen zigor txikiena aplikatuta.
PSE-EEk Legebiltzarrean duen taldeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, sozialistek ez dute Zigor Kodea aldatu nahi eta emakumeen onespena araudiaren muin izatea dute helburu. "Jendeak eskatzen duenari erantzun bat ematen diogu guk. Epaileak faxista batzuk direla esateak ez du balio", esan du.
PSOEtik adierazi dutenez, "testu serio eta zorrotz" bat prestatzeko lanetan ari dira, hori aurkeztu eta erregistratu ondoren "gainerako alderdi politikoen gehiengoaren babesa" lortzeko asmoz.
Zer faktorek jarraitzen dute gaur egun emakumeak sektore horretan sartu gabe egon daitezen? Obrako lanetan emakumerik ez egoteari buruzko azterlan batek galdera horiei eta beste batzuei erantzuten die.
Bestalde, Cadena Ser irrati kateak aurreratu duenez, Justizia Ministerioak agindu du zigor kodearen lehengo zigorrak berreskuratzea, kasu larrienetan bortxatzaileen kondenak arindu ez ditzaten.
Andrea Vitoriak sexu eraso bat jasan zuen, eta musika erabili du terapia egiteko. 'Medusa' albumean, gertaturikoa salatzen ausartu da musikari tolosarra. Salaketa diskoa da, baina baita bere egoera berean daudenentzat lagungarria izan daitekeena ere.
Legea indarrean sartu zenetik, sexu erasotzaile askoren zigorrak murriztu egin dira. Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur gaurkoz, 44 erasotzaileren kondenak murriztu dira; azken 3 egunetan bakarrik, bederatzirena. Nafarroan, berriz, lau presok lortu dute zigorra jaistea.
Auzitegi Gorenak 13na urteko espetxe zigorra ezarri die bi gizoni, sexu erasoarengatik eta besteak egindako delituaren beharrezko laguntzaile izateagatik. Hirugarren gizonari, aldiz, zortzi urtekoa bi sexu eraso delituren beharrezko laguntzaile izateagatik. 2019an gertatu zen erasoa, Orkoienen.
El programa Beldur Barik nació en 2009 en el marco de la red Berdinsarea (red integrada por los ayuntamientos). Además de un concurso de trabajos audiovisuales dirigido a jóvenes de entre 12 y 26 años, también organizan encuentros para reflexionar sobre la violencia sexista.
Beldur Barik programa Berdinsarea (udalek osotutako sarea) izeneko sarearen barruan sortu zen 2009an. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoen lehiaketa eta topaketa bat antolatzen dituzte.
Clara Campoamor taldeak antolatutako jardunaldi batzuetan hartu zuen parte Txaro Arteaga Emakundeko aurreneko zuzendariak, kargua hartu eta hilabete gutxira, Bilbon (1989an). Bertan nabarmendu zuenez, "laguntza handiena behar duten emakumeei laguntzea" zen Emakuderen egiteko nagusietako bat.
1988an sortu zen Emakunde, eta berehala hasi publizitate kanpainak egiten. Honako hau da telebistaz bidez zabaldutako lehen iragarkia. "Baduzu garaia bidea garbitzeko, emakumea. Geratzen diren traba horiek garbitzeko beharra daukagu. Zure bidelagun izateko jaio da Emakunde", zioen.
Astelehen honetan, Brians-1etik Brians-2ra lekualdatu du Alves Generalitateko Justizia Departamentuak, "segurtasuna eta elkarbizitza normala" bermatzeko. EITB Mediak azken orduotan jakin duenez, haren familiak proposatu du espetxe zigorra beste neurriren batengatik aldatzea.
Atzo Realak eta Bartzelonak jokatu zuten Superkopako finalak polemika piztu du. Ez partidak berak, sari banaketak baizik. Dominak banatzeko ez zuten Federazioko ordezkaririk izan.
Abenduaren 30ean, Bartzelonako dantzaleku batean, emakume bati sexu erasoa egin izana egotzi dio epaileak. Mexikoko Pumas UNAM taldeak hegaleko brasildarra kaleratu du.
Esquadra Mossoen aurrean deklaratu du goizean, eta handik atxilotuta eraman dute epailearen aurrera deklaratzera. Abenduaren 30ean Bartzelonako diskoteka batean Alvesek sexu erasoa egin ziola salatu zuen emakume batek.
Bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri diote, eta 74 zigorrada hartzera zigortu dute. Gainera, 200 euroko isuna ordaindu beharko du, ezingo da herrialdetik atera eta bi urtez debekatuta izango du gizarte erakundeetan parte hartzea.
Pedro Sanchezen Gobernuak adierazi du ordenamendu juridikoaren mekanismo guztiak erabiliko dituela emakumeen abortatzeko eskubidea defendatzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzetan. Gaztela eta Leonek haurdunei protokoloa aplikatzeko autonomia defendatu du.
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidenteak adierazi duenez, EAEko genero-indarkeriaren epaitegietan "ez dago kolapsorik".
Kai Nakai musikariarekin bildu da Albina Stardust. Musikak matxismoarekin duen erlazioaz aritu dira. Askotan reggaetoia musika matxisyta dela diote, beraz, nor hobe Kai Nakai baino hortaz solasean aritzeko?
Salaketaren arabera, bortxaketa asteburuan gertatu zen Lapurdiko hiriburuan eta orain Polizia gertatutako ikertzen ari da. Salaketa jarri duen neska, adinez nagusia, Hazparneko Lizeoko ikaslea da.
Jorge Bermudez ados dago emakumeenganako biolentziaren aretoko fiskalak agindu berri duenarekin, baina kasu jakin batzuetan epaileak kautelazko neurriak onartzea zaila ikusten du. Adibidez, emakume batek salakaeta jarri bai, baina deklaratu nahi ez duenean.
Besteak beste, biktimaren argazkiak eta haren izen-abizenak eta bizitokia argitaratu zituen La Tribuna de Cartagena atarian. Espetxe zigorraz gain, emakumeari 15.000 euroko kalteordaina ere eman beharko dio auzipetuak, eta ezingo du kazetaritzan aritu, zigorrak irauten duen bitartean.
Segurtasun sailburuak Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroaren iragarpenari buruz esan du printzipioz planteamendua zuzena dela, biktimak zaintzeko eginahalak egin ostean, erasotzaileengan arreta jartzeko ordua delako.
Urte hasiera beltza izan da emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez, 24 ordutan lau emakume hil dituzte. Azkenekoa, Tenerifen. Guardia zibilak 44 urteko gizon bat atxilotu du bere emazte ohia labankadaz hiltzeagatik. Atzo bertan, beste hiru emakume hil zituzten Cadizen, Almerian eta Ciudad Realen.
Egun benetan beltza gaurkoa indarkeria matxistari dagokionez. Krimen matxista horren ondorioz, hiru emakumezko hil dituzte, eta lau gizon atxilotuta daude.
Ihes egin eta gero, Frantzian atxilotu zuten senarra; Sara hil zuela aitortu zuen epailearen aurrean 41 urteko gizonak. Duela urtebete izandako hilketa gogoratzeko manifestazioa bikotearen etxebizitzatik abiatu da.
San Frantzisko auzoko hilketa matxistaren kasuan Udalaren abokatuak esandakoei erantzun die Bilboko epaile dekanoak. Marta Dolado abokatuak epaileak "kontserbadoreak eta heteropatriarkalak" zirela deitoratu zuen.
Udaltzaingoak 28 urteko gazte bat atxilotu zuen gertakariekin zerikusia duelakoan. Emakume bati sexu-erasoa egitea, ukituak egitea eta, ondoren, mugikorra eta soinean zeraman kate bat indarrez lapurtzea leporatu diote.