Gizartea -

ALERTAK

Abisu horia ezarri dute elurragatik 600 metrora astearte honetarako Euskadin

Goizaldean prezipitazio txiki-ertainak espero dira Gipuzkoako ekialdean eta Araban, 600 metrotik gora. Kotak gora egingo du goizean, eta 1.000 metro inguruan kokatuko da egunaren bigarren partean.

Elurra Herreran.
Elurra Herreran
Elurra Herreran.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du gaur gauerditik astearteko 9:00etara, elur-kota 600 edo 800 metrora jaistea espero baita, batez ere Euskadiko ekialdean.

Goizaldean prezipitazio txiki-ertaina espero da, eta, ondorioz, elurra egin dezake Gipuzkoako ekialdean eta Araban, 600 metrotik gora. Hala ere, kota igo egingo da goizean, eta 1.000 metro inguruan kokatuko da egunaren bigarren partean. Tarteka zaparradak botako ditu, han-hemenka, eta trumoitsuak eta txingorra ere egin dezake.

Aurreikusitako elur-lodierak 5 eta 15 zentimetro artekoak izango dira 1.000 metroan eta 0 eta 5 eta 600 metro artekoak.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, 00:00etatik aurrera, Neguko Bidezaintza Plana aktibatuko du, "Jarraipen eta Informazio Fasean".

Euskalmetek iragarri duenez, bihar tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 13 gradu ingurukoak izango dira Bilbon, 12koak Donostian eta 10ekoak Gasteizen. Minimoak gradu batera jaitsiko dira Arabako hiriburuan, eta 5era Gipuzkoakoan eta Bizkaikoan.

Asteazkenean hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du, eta tenperaturak gora egingo du, 14-17 graduren bueltan ibiliko baitira.

Zerua hodeitsu egongo da, soilguneren batekin eta hegoaldean euri txikia egin dezake. Azken orduetan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin dezake eta euria egin dezake Bizkaiko zenbait tokitan.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Nafarroako Pirinioak, abisu horian astearte honetan elurteengatik

Nafarroako Pirinioak ere abisu horian egongo dira elurteengatik gauerditik astearte honetako 12:59ak arte.

Estatuko Meteorologia Agentziak abisu hori aktibatu du, 24 ordutan 15 zentimetroko elurra 1.000 metrotik gora pilatuko dela iragarri baitu.

Iragarpen meteorologikoen arabera, elurra egingo du Pirinioetan eta, noizean behin, Nafarroako erdigunean, 600 metrotik gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zer gertatu da gaur Nafarroako Pirinioetan? Elurra