Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Genero indarkeriagatik aurkeztutako salaketek gora egin zuten iaz, nabarmen: % 28 Nafarroan eta % 6,8, EAEn

2023an bildutako datuak kaleratu ditu gaur Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak. Biktimen tasa 88,8an kokatu zen Nafarroan, eta 56,8an EAEn, betiere 10.000 emakumeko. Espainiako Estatuan 79,4an dago tasa. 

Eitb Media
Eitb Media
Eitb Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genero indarkeriagatik aurkeztutako salaketen kopuruak gora egin zuen iaz Hego Euskal Herrian. Nafarroan izan zen egoera handiena, % 28 hazi baitziren (guztira, 3.017 salaketa, 8 salaketa egunean). EAEn % 6,8koa izan zen igoera (denera, 6.512, 18 bat salaketa egun bakoitzeko). 

Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak emandako datuak dira, 2023ari dagozkionak. Dena dela, kontuan hartu behar da datuok izozmendiaren punta baino ez direla. Izan ere, gero eta gehiago salatzen badira ere, kasu asko isilpean geratzen dira. Datu bat, adibiderako. Bikotekide edo bikotekide ohi matxistek 2023an eraildako 56 emakumeen kasuan, % 73k ez zuten euren erasotzailea aurrez salatu, Angeles Carmona Behatokiko presidenteak azaldu duenez. 

Datuokin, genero indarkeriaren biktimen tasa 88,8an kokatu zen Nafarroan, eta 56,8an EAEn, betiere 10.000 emakumeko. Espainiako Estatuan 79,4an dago tasa. 

EAEn, 6.468 biktima zenbatu ziren, % 6,5 hazita. Adinari erreparatuta, 22 adingabeak ziren, iaz baino halako bi gutxiago (47 izan ziren orduan).  

Neurri judizialei dagokienez, 1.116 babesagindu eskatu ziren Euskadiko emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegietan, aurreko urtean baino % 8,3 gehiago. Guztiak onartu ziren, eta azkenean 865 eman ziren, % 21,3 gehiago; ukatutakoak % 20,8 jaitsi ziren, 251 arte. Gainera, guardiako epaitegietan 422 babes-neurri eskatu ziren 2023an; horietatik 257 hartu ziren eta 165, ukatu.

Zigortutakoei dagokienez, 1.362 gizon epaitu zituzten, 2022an baino % 11 gehiagoa, eta gehientsuenak (% 97,3) zigortu (2022an baino puntu bat gehiago). 

Zigor-arloko epaitegietan, bost urtera arteko espetxe-zigorra duten delituak epaitzen dituztenetan, genero indarkeriagatik epaitutako gizonak 1.397 izan ziren 2023an, % 11,1 gehiago, eta Lurralde Auzitegietan 33 pertsona epaitu zituzten, % 22,2 gehiago; % 81,8 kondenatua izan zen. Probintzia-auzitegi horietan, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan espezializatutako atalek epaitu zituzten delitu larrienak, bost urtetik gorako espetxe-zigorrekin.

Nafarroako epaitegietan hartutako neurriak aztertuta, 479 babes agindu eskatu ziren, eta horietatik 370 onartu zituzten (gainerako 109ak, ukatu). 

Epaitutako eta zigortutako gizonei erreparatuta, 358ren kontrako epaiketa izan zen, eta ia gehienak (% 95) zigortu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia bideoak Salaketak albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa