Gizartea -

JUSTIZIA

EAEko herritarrek Justizia Administrazioarekin elkarreragiteko aukera dute jada, plataforma berri baten bidez

Aldez aurretik izena eman ondoren, pertsona orok parte gisa erregistratuta dagoen prozesu judizialetan sartu eta esku hartu ahal izango du.

Bilboko Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean. Argazkia:
Bilboko Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean
Bilboko Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean. Argazkia:

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoitza Judizial Elektronikoa Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren eskura dago. Pasa den urtarrilaren 29tik, posible da PSP - Euskadi plataformaren bitartez Justizia Administrazioarekin elkarreragitea. Hortaz, partikular orok parte gisa erregistratuta dagoen prozesu judizialetan sartu eta esku hartu ahal izango du, aurrez ziurtagiri elektronikoaren bidez izena eman badu.

Izapide hori egindakoan, interesdunak parte gisa erregistratuta dauden espediente judizial elektronikoetako datuak eskuratu ahal izango ditu, sekretupean dauden sumarioetakoak izan ezik. Espediente bakoitzaren datuak ere kontsultatu ahal izango dira: zenbakia, urtea, prozedura mota, hasiera data, egoera, organo tramitatzailea eta identifikazio orokorreko zenbakia. Halaber, legeak herritarrei ahalmen hori ematen dien espediente-motetan idatziak (hasierakoak eta izapideetakoak) aurkezteko aukera izango du.

Egoitza Judizial Elektronikoaren bidez, halaber, organo judizialen jakinarazpen telematikoak jasoko dira (ordezkaririk ez badago), legeak herritarrei beren burua ordezkatzeko aukera ematen dien espediente-motetan.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, organo judizialek, fiskalek, profesionalek, administrazioek eta erakunde publikoek, pertsona juridikoek eta, orain, herritarrek prozesu judizialean sartu eta esku har dezakete; hori guztia, behar bezalako segurtasun prozesal eta digitalarekin, espediente judizial bakar baten barruan, eta denbora errealean.

"Justizia eskuragarriago, arinago, iraunkorrago eta herritarrentzat eraginkorrago bihurtzen da", nabarmendu du Justizia Digitaleko eta Azpiegituretako zuzendari Javier Landetak. Horrez gain, EAEri Justizia alorreko 2030erako helburuak betetzea ahalbidetzen diola esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Epaiketak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Interneteko berritasunak