Gizartea -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: 2024-2025eko aurrematrikula, erasoa Tolosaldean eta laborariak Paris blokeatu nahian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Hainbat ume, jolastokian. EFEren artxiboko irudia
Gaur hasiko da aurrematrikulazio kanpaina
Hainbat ume, jolastokian. EFEren artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- 2024-2025eko aurrematrikula: Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eta Begoña Pedrosa sailburuordeak datorren ikasturteko (2024-2025) aurrematrikulazio kanpaina aurkeztuko dute gaur Barakaldoko Gurutzeta Haur eta Lehen Hezkuntza zentroan.

- Erasoa Tolosaldean: Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, urtarrilean bi emakumek salaketa jarri ostean Tolosaldeko udalerri bateko osteopatia saio batean ukituak eta sexu-askatasunaren aurkako delituak jasan izana egotzita.

- Laborariak Paris blokeatu nahian: 15.000 polizia eta gendarme izango dira Parisko sarrerak zaintzen, laborariek hiria blokea ez dezaten. Izan ere, gaurko protestek helburu dute Frantziako hiriburua inkomunikatuta uztea, 13:00etik aurrera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Tolosa Paris azken ordukoa Frantzia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Protestak gaur Haurtzaroa albisteak Nekazaritzaren egungo albisteak Sexu erasoak Lan gatazkak albisteak gaur