Gizartea -

Elur eta euri denboralea

Elur-arriskuagatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatu dute EAEn-

Negu giroan jarraitzen dugu Euskal Herria osoan. EAEn ez ezik, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik. Nafarroan abisu laranja ezarri dute, elur-arriskuagatik, gauerdira arte.

Belagua elurtuta. Argazkia: Itziar Izurieta.
Belagua elurtuta. Argazkia: Itziar Izurieta.
Lehen elurteak Euskal Herriko txokorik altuenak zuritu ditu

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldiaren iragarpenak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan 1.000 metrotik behera elurra egiteko arriskua dela-eta ezarritako alerta horia astelehenera arte luzatu du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larunbat gauerditik gauerdira arte, abisu horia izango da indarrean, elurra egin dezakeelako egun osoan 1.000 metrotik behera. Elur-kota 800-900 metro inguruan kokatuko da, eta 700-900 metrora jaitsiko da gauean. 5-40 zentimetro pila litezke 1.000 metrora.

Zaparrada txiki-ertainak botako ditu; ugariak izango dira eta sarriago botako ditu isurialde atlantikoan. Han, gainera, trumoi ekaitzak izan daitezke, egunaren lehen partean bereziki, txingorrarekin eta haize-bolada oso gogorrekin batera.

Igandean ere, abisu horipean izango dira egun osoan Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 1.000 metrotik behera elur arriskuagatik. Elur-maila 700-800 metroan kokatuko da, eta 800-900 metrora igoko da egunaren erdiko orduetan. Elur-geruzak 5-30 zentimetroko lodiera izan dezake 1.000 metrora. 

Zaparrada txiki-ertainak aurreikusi dira, sarriagoak eta ugariagoak isurialde atlantikoan eta egunaren lehen partean.

Abisu horia astelehenean ere izango da indarrean, gauerditik 09:00ak arte. Elur-kota 600-800 metroan kokatuko da, nahiz eta prezipitazio gutxiago botako duen. Beraz, ez da elur asko espero. 1.000 metrora, 10 zentimetrorainoko lodiera izan dezake, eta 600 metrora, 2 zentimetrorainokoa. 

Astelehenean, zaparrada txikiak botako ditu, bereziki isurialde atlantikoan, baina tarteka indar gehixeagoz egin dezake euria. 

Nafarroa

Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) abisu horia ezarri du Nafarroan euri- eta elur-arriskuagatik larunbat honetan, eta igandeko 18:00ak arte luzatuko da isurialde atlantikoan eta Nafarroako erdialdean. Elur-kota 800-1000 metroan kokatuko da, eta 4 zentimetro inguru pilatu daitezke Nafarroako ipar-mendebaldeko mendilerroetan, 700 metrora. Isurialde atlantikoan, zaparrada iraunkorrak botako ditu. 

Nafarroako Piriniotan, elur-arriskuagatik ezarritako abisu horia alerta naranja izatera pasa da eta hala eutsiko dio gauerdira arte. Arriskua handia da, izan ere 900 metrora 25 zentimetro elur pila litezke 24 orduan

Gauerdian, alerta laranja hori abisu hori izatera pasatuko da berriro, igandeko 18:00ak bitartean.

Tenperaturek behera egingo dute, batez ere maximoek. Ipar partean, izotz txikia egin dezake; Pirinioetan, berriz, izotz handixeagoa.

Ipar Euskal Herria

Meteo Francek abisu horiak aktibatu ditu gaur goizean, zaparrada mardul eta ekaiztsuengatik eta ibai arroak hazi daitezkeelako, eta igande eguerdira arte egongo dira indarrean. Pirinioetan, elurra, izotza eta elur-jausiak direla eta ezarri dituzte abisuak igande gauerdira arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Alerta meteorologikoak Denboraleak Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak Hotz boladak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea Pirinioak