Gizartea -

Hotza

-5 graduraino jaitsi dira termometroak Euskal Herriko zenbait tokitan

Urizaharran (Araba) kokatutako Pagoetako estazio meteorologikoan -5,3 gradu neurtu dituzte, eta -5,1 Agurainen.

Urbasa izoztuta. Argazkia: David Aznarez
Urbasa izoztuta
Urbasa izoztuta. Argazkia: David Aznarez

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteazken honetarako, hotzagatik, EAEn, gaur goizean izandako tenperatura minimoen ondotik. Hain zuzen ere, Urizaharran (Araba) kokatutako Pagoetako estazio meteorologikoan -5,3 gradu neurtu dituzte, eta -5,1 Agurainen. Nafarroan, bestalde, Nabaskozen zehazki, -5 gradu zeuden goizeko 06:00etan.

Zeroz azpiko tenperaturekin esnatu dira, halaber, Espejon (Gaubea). Han, -4,3 graduraino jaitsi da tenperatura, Abetxukon (Gasteiz) -3,3 graduraino, Balmasedan -2,7raino, Ordizian -2 graduraino, eta Muxikan -1eraino.

Hartara, gauerditik biharko 10:00ak arte abisu horipean egongo da EAE. Araban hoztuko du gehien.

Gaurko iragarpenaren arabera, zeruan ostarteak nagusituko dira egun osoan zehar, eta haizeak norabide aldaketa izango du arratsaldean, hegotik joko baitu egunaren azken partean. Tenperaturak zertxobait igotzea ekarriko du horrek.

Bihar, baretu egingo da hegoaldetik iritsitako haizea. Eguneko tenperaturak igo egingo dira, eta baliteke, kostaldean, termometroak 16-18 graduren bueltan kokatzea. Gainerakoan, 10 graduko maximoak neurtuko dira. Dena dela, goizean izotza egin dezake nonahi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hotz boladak