Gizartea -

EGURALDIA

Haizetearen ostean, barealdia

Eguraldiak egonkortzera egingo du datozen egunotan, nahiz eta astelehen gau partean zaparradak espero diren. Itsasoan, abisu horiarekin jarraituko dugu olatuengatik.

Iruñea. Argazkia: Efe
Iruñea. Argazkia: Efe
Iruñea. Argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetako haize denboralearen ostean, badirudi barealdia datorrela eta eguraldiak egonkortzera egingo duela, Euskalmeten arabera.

Azken orduotan, 110 km/h-ko haize ufadak neurtu dira EAEko leku haizetsuenetan, baina jada amaitu da haizeagatik ezarrita zegoen abisu horia, nahiz eta alerta laranja indarrean egongo den 15:00ak arte eta abisu horia bihar 21:00ak arte nabigaziorako. Olatuengatik ezarritako kostako abisu horia asteleheneko 15:00ak arte egongo da indarrean.

Gaur, hodeiak eta ostarteak izango dira goizean, eta arratsaldean eta gauean, hodei gehiago agertuko da eta euri pixka bat egingo du. Haizeak hego-mendebaldetik joko du hasieran, tarteka oraindik gogor, baina eguerdi partean isurialde atlantikoan mendebal ipar-mendebaldetik finkatuko da. Goizean, oro har, giro eguzkitsua izango dugu; arratsaldean, berriz, hodei gehiago iritsiko dira, eta zaparrada batzuk bota ditzake, batez ere iparraldean. Tenperaturak koska bat behera egingo du.

Astelehenean, tenperaturak beheranzko bidean jarraituko du. Haizeak zakar antzean jarraituko du, eta aurreko egunean bezala, goizaldean eta goizean hego-mendebaldetik joko du, eta eguerdia baino pixka bat lehenago mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik finkatuko da. Zeruan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina zaparradak bota ditzake, batez ere egunaren bigarren partean. Ipar partean ez da baztertzen lekuren batean euri-zaparradak mardulak izatea. Tenperaturak behera egingo du, bai egunez eta baita gauez ere.

Asteartean, zerua tarteka hodeitsu egongo da eta euri apur bat egin dezake. Haizeak hego-mendebaldetik joko du hasieran, eta mendebal ipar-mendebaldera aldatuko da eguerdi aldera. Goizaldean eta goizean goiz, euri pittin bat egin dezake, eta gerora, eguerdi partean eta arratsaldean, aroa zertxobait ezegonkortuko da eta zaparrada batzuk bota ditzake iparraldean. Tenperatura maximoak apenas aldatuko diren, baina aldatzekotan zertxobait jaitsiko dira. Minimoak jaitsi egingo dira, eta goizean goiz hotza egingo du toki gehienetan.

Asteazkenean, hego-haizea iritsiko da, eta horrek tenperaturak igo eta ostarteak zabalduko ditu.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Iparraldea berriak EAE Eguraldia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zuberoa Lapurdiko azken ordua