Gizartea -

DENBORALEA MALLORCAN

Zer egin dezaket nire hegaldia bertan behera geratu bada eguraldi txarra dela medio?

Kontsumobidek gogorarazi du kaltetuek eskubidea dutela gertatzen denari buruzko informazioa jasotzeko, dirua itzultzeko edo garraio alternatibo bat izateko.

EITBren artxiboko irudia
EITBren artxiboko irudia
EITBren artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Mallorcan izandako ekaitz bortitzak hainbat hegaldi bertan behera utzi ondotik (Bilbora zetorren bat tartean), Kontsumobidek gogorarazi du bidaiarientzat ez direla aldatu informazioa eta laguntza jasotzeko eskubideak.

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, hegaldia bertan behera uztea ustekaberen batek edo baldintza meteorologikoek eragin badute, konpainiek ez dute kaltetutako bidaiariari legezko konpentsazioa ordaindu beharrik, baina bai gainerako eskubideak errespetatu eta bermatu.

Ondorioz, aipatutako arrazoiengatik hegaldiak galdu dituzten pertsonek eskubidea dute:

- Gertatzen denari buruzko informazioa jasotzeko.- Dirua itzultzeko edo garraio alternatibo bat izateko.- Arreta, jan-edanak eta ostatua eta ostatuaren eta aireportuaren arteko joan-etorriak dohainik izateko.

Pertsonaren batek bere eskubideak urratu direla uste badu, lehenik eta behin erreklamazioa aurkeztu beharko dio hegazkin-konpainiari berari, eta, erantzun egokirik jaso ezean, AESA Aire Segurtasuneko Estatu Agentziari.

Asteburu honetan Balear Uharteetan izandako ekaitz bortitzak hegaldiak bertan behera uztea ekarri du, eta dozenaka euskal herritar uhartean harrapatuta geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea