Gizartea -

'SHANGAIKO RANKINGA'

EHU 500 unibertsitate onenen zerrendan mantentzen da, baina postuz jaitsi da

Unibertsitatea munduko 400 onenen artean egotetik, 500 onenen artean sailkatzera igaro da aurtengo edizioan. Bestalde, Nafarroako Unibertsitatea ez da 500eko zerrendan sartu beste urte batez, baina 600 onenen artean kokatu da.

UPV/EHUko unibertsitatea, Leioako kanpusa. EITB Mediaren artxibotik hartutako argazkia.
UPV/EHUko unibertsitatea, Leioako kanpusa. EITB Mediaren artxibotik hartutako argazkia.
UPV/EHUko unibertsitatea, Leioako kanpusa. EITB Mediaren artxibotik hartutako argazkia.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 500 unibertsitate onenen artean dago, Shanghaiko 2023ko sailkapen ospetsuaren arabera. Aitzitik, sailkapenean behera egin du eta munduko 400 unibertsitate hoberenen zerrendan egotetik iaz, 500 onenetan kokatzera pasa da aurten. Nafarroako Unibertsitateari dagokionez, ranking horretatik kanpo geratu da, baina 600 unibertsitate onenen artean dago.

Estatu mailan, bederatzi dira munduko 500 unibertsitate onenen artean kokatzen direnak —Bartzelonako Unibertsitatea, Granadakoa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Complutense Unibertsitatea, Pompeu Fabra, Valentziako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa eta Euskal Herriko Unibertsitatea, hurrenez hurren —. Halaber, Espainiako unibertsitate batek ere ez du lortu ehun onenen artean kokatzea.

'Shanghaiko ranking'ak honako irizpide hauen arabera sailkatzen ditu zentroak: aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikulu-kopurua —bereziki, "Nature" eta "Science" aldizkarietan—, erakundearen tamainarekiko "per capita" errendimendua edo bertan ikasi duten edo klaseak ematen dituzten pertsonek irabazitako Nobel sarien kopurua.

Mundu mailan, Harvardeko Unibertsitateak (AEB) mantentzen du lehen postua —21 urtez jarraian—, Stanfordek bigarrena eta Massachusettseko Teknologia Institutua hirugarrena da zerrendan. Ondoren, Cambridge (4, Erresuma Batua), Berkeley (5) eta Princeton (6) estatubatuarrak, Oxford (7, Britainia Handia), Columbia (8), Kaliforniako Teknologia Institutua (9) eta Chicagoko Unibertsitatea (10) daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroako albisteak Araba EHU berriak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza sistemako albisteak