Gizartea -

EZBEHARRA MENDIAN

Bertan behera utzi dituzte Patagonian elur-jausiak harrapatutako bi euskal mendizaleen erreskate-lanak

Argentinako erreskate taldeek diotenez, Amaia Agirre eta Iker Bilbao "ez daude desagertuta, arrail batean elurrak azpian harrapatuta baizik", eta euren bila joatea arriskutsuegia dela ondorioztatu dute. Hortaz, erreskatea "bukatutzat" eman dute.

Amaia Agirre eta Iker Bilbao.
Amaia Agirre eta Iker Bilbao.
Amaitutzat eman dute Patagonian elur jausi batek harrapatutako mendizaleen erreskatea

01:37

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Agirre eta Iker Bilbao ostegunean Patagonian desagertutako bi mendizaleen bilaketa-lanak behin betiko bertan behera utziko dituztela iragarri dute Argentinako El Chalten Laguntzarako Batzordeak ohar baten bidez.

Erreskate taldeen buruak adierazi du Iker Bilbao eta Amaia Agirre ez daudela "desagertuta, arrail batean elurrak azpian harrapatuta baizik", eta arriskutsuegia dela euren bila joatea. Hortaz, erreskatea "bukatutzat" eman du.

"Fitz Roy muinoan bide beretik jaisten ari ziren kordadei eskatu genien begiratzeko ea bi mendizaleak erori ziren arrailean bizitza zantzurik ote zegoen", azaldu du oharrean. Izan ere, bilaketa-taldeak 6-8 ordu oraindik tardatuko zuen hara iristeko, eta "12 orduz elur azpian egonda, bizirik irtetzeko aukerak asko murrizten direlako", adierazi du. Gainera, elur-jauzi gehiago izateko arriskua ere aipatu dute.

"Mendizaleak dauden arrailak 100 metroko luzera eta 8 metroko zabalera du, eta 15 metroko elur-geruza baten  azpian omen daude", esan du. "Horrek ekarriko luke erreskate-lagunek hainbat orduz arrail horren barruan bilatzen eta zulatzen egon behar izatea, horrek dakarren arriskuarekin", ondorioztatu dute. Hori dela eta, bi euskal mendizaleen bilaketa lanak behin betiko bertan behera uztea erabaki dute.

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, mendizaleen familiei berriak jakinarazi dizkiete dagoeneko, eta Iker Bilbaoren anaiak adierazi du "espero zuten albistea" dela, bazekitelako "ezinezkoa izango zela erreskatatzea", eta "ez dutela beste inoren bizitza arriskuan jarri nahi".

Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak desagertu dira Patagonian
Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak desagertu dira Patagonian
Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak desagertu dira Patagonian

01:16

AFitz Roy menditik jaisten ari zirela, elur-jausi batek harrapatu eta gero desagertu ziren Amaia Agirre (Urnietakoa) eta Iker Bilbao (Durangokoa) mendizaleak joan den ostegunean. Haiekin zihoan Igorreko mendizale batek eman zuen desagerpenaren berri. Hirurak eskarmentu handiko mendizaleak dira. Muturreko eguraldiak erreskatea ezinezko bilakatu du.

Espainiako Mendi Kirolen Federazioak esan zuen ostiralean ez zegoela desagertutako bi euskal mendizaleak "bizirik aurkitzeko itxaropenik".

Eneko Pou: ''Amaia Agirre Euskal Herrian dugun alpinista onenetako bat da''
Eneko Pou: ''Amaia Agirre Euskal Herrian dugun alpinista onenetako bat da''
Eneko Pou: ''Amaia Agirre Euskal Herrian dugun alpinista onenetako bat da''

1:59

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz Eguneko albisteak Argentina Txile Abadiño Igorre Mendiko istripuak Elur-jausiak