Gizartea -

Mendia

Erreskate taldeak ez dira Fitz Royra abiatuko egoerak hobera egin arte

Erreskate taldeen buruak adierazi du uneotako baldintzetan erreskate taldeetako kideen bizitza arriskuan jarriko litzatekeela. Iker Bilbao eta Amaia Agirre Patagoniako mendian desagertu ziren ostegunean, lur-jausi batek harrapatu, eta ez dago bizirik aurkitzeko esperantzarik.

Fitz Roy mendia Argentina eta Txile arteko mugan dago. Irudia: EITB
Fitz Roy mendia Argentina eta Txile arteko mugan dago. Irudia: EITB
Egoera oso arriskutsua da Fitz Royn, eta ez dute erreskaterik baimenduko

01:56

EITB MEdia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeen buruak erabaki du ez duela erreskaterik baimenduko Fitz Roy mendiaren inguruan egungo baldintzetan, bestela erreskate taldeetako kideen bizitza jarriko litzatekeelako arriskuan. EITBk jakin ahal izan duenez, erreskate taldeak Sara Pagola Eusko Jaurlaritzako Argentinako ordezkariari jakinarazi dio mendizale bat jaitsi dela gaur istripua gertatu zen lekutik, eta esan duela oso arriskutsu dagoela inguru hori, ez dagoela erreskaterik egiterik egoera horretan.

Ezbeharra gertatu zen lekuaren bideoak eta argazkiak egitera joandako mendizaleek ere jaitsiera atzeratzea erabaki dute elur-jausien arriskuaren ondorioz. Izan ere, tenperatura oso altua omen da bertan, eta horrek eragiten du baldintzak arriskutsuak izatea.

Hori horrela, erreskate taldeen buruak adierazi du ez duela erreskaterik baimenduko baldintza horietan, kideen bizitza jarriko litzatekeelako arriskuan eta, tenperaturak behera eginda ere, ingurua oso arriskutsua eta iristeko zaila delako.

Euskal Herrian ere prest dago mendizale talde bat hara joan eta erreskatean laguntzeko, baina oraingoz bidaia atzeratu egin dute.

Eneko Pou eskalatzaileak aitortu du Patagonia "oso leku zaila" dela eskalatzeko, baina mendizaleak oso prestatuta joaten direla.

Eneko Pou: ''Amaia Agirre Euskal Herrian dugun alpinista onenetako bat da''
Eneko Pou: ''Amaia Agirre Euskal Herrian dugun alpinista onenetako bat da''
Eneko Pou: ''Amaia Agirre Euskal Herrian dugun alpinista onenetako bat da''

1:59

Bizirik aurkitzeko esperantzarik gabe

Iker Bilbao Durangoko mendizalea eta Amaia Agirre Urnietako emakumezkoa ostegunean desagertu ziren Patagonian, Argentina eta Txile arteko mugan, Fitz Roy menditik jaisten ari zirela elur-jausi batek harrapatuta. 

Amaia Agirre, Iker Bilbao eta Josu Linaza igorreztarra soka berean zihoazen elur-jausiak harrapatu zituenean. Hirurak profesionalak eta federatuak dira. EITB Mediak jakin  ahal izan duenez, Linaza da luizitik salbu atera zen bakarra, zauririk gabe. Berak eman zuen abisua.

Pou anaiek sare sozialetan zabaldu dituzten argazki hauetan argi ikus daiteke non gertatu zen ezbeharra:

Espainiako Mendi Kirolen Federazioak esan du ez dagoela desagertutako bi euskal mendizaleak "bizirik aurkitzeko itxaropenik". El Chalteneko Laguntza Batzordeak ere uste du ez dagoela bizirik aurkitzeko itxaropenik eta ez dagoela segurtasun-baldintzarik.

Erreskate taldeek Fitz Roy mendira heltzeko ahalegina egingo dute hurrengo orduetan edo egunetan, betiere eguraldiak ahalbidetzen badu.

Erreskate taldeak ez dira atera oraingoz mendizaleen bila, baldintza meteorologikoak oso gogorrak direlako
Erreskate taldeak ez dira atera oraingoz mendizaleen bila, baldintza meteorologikoak oso gogorrak direlako
Erreskate taldeak ez dira atera oraingoz mendizaleen bila, baldintza meteorologikoak oso gogorrak direlako

01:10

Durangoko Udalak dagoeneko adierazi du kezka duela herriko bizilagunaren desagerpenarekin. Gainerako udalek, federazio eta elkarteek oraingoz ez dute adierazpenik egin.

Iker Bilbao, desagertutako mendizaleetako bat, suhiltzailea da, eta elkartasun mezua igorri dute bere lankideek.

Bahia Blancako Kontsulatu Nagusiak eta Buenos Aireseko Enbaxadak "kasuaren berri dute eta kudeaketak egiten ari dira", Atzerri Ministerioko iturriek baieztatu dutenez.

Eusko Jaurlaritza, bere aldetik, Bilbaoren eta Agirreren familiekin harremanetan jarri da behar dutena eskaintzeko; eta Argentinako ordezkaritza Josu Linazarekin harreman zuzenean dago. Espainiako enbaxadarekin ere jarri dira harremanetan.

Fitz Roy edo Chalten 3.405 metroko mendia da, Hego Patagoniako izotz-eremuaren ekialdean dago, Argentina eta Txile arteko mugan, Patagonian, El Chalten hiribildutik gertu. Patagoniako hegoaldeko izotz-eremuko nunatake handienetako baten parte da.

3.405 metroko Fitz Roy edo Chalten, ''mendi ketsua''
3.405 metroko Fitz Roy edo Chalten, ''mendi ketsua''
3.405 metroko Fitz Roy edo Chalten, ''mendi ketsua''

0:39

Andeetako erraldoien garaieraren erdira iristen ez den altuera izan arren, mendiak "zailtasun handiko" ospea du: lauza ia bertikal, leundu eta irristakorrez osatutako hedadura handiak ditu, eta horien gainean indar handiko haizeak etengabe, eskalatzaileak trebetasun tekniko handiagoa behar duelarik.

Gainera, eskualdeko klima oso makurra eta ezegonkorra da.

Iker eta Eneko Pou anaiek Fitz Roy frantziar-argentinar bidetik eskalatu zuten 2015ean, '7 Pareta 7 Kontinente' proiektuaren baitan. Hain zuzen ere, kirolari arabarrek bi bide zabaldu dituzte bertan.

Mapa: Google Maps

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz Eguneko albisteak Argentina Txile Abadiño Igorre Mendiko istripuak Elur-jausiak