Gizartea -

HEZKUNTZA LEGEA

EH Bilduk "lasaitasuna" eskatu du Hezkuntza Itunarekiko eta akordioa betetzen dela bermatuko duela esan du

Arnaldo Otegik onartu du "apirilean adostutako itun polititikotik Gobernuak aurkeztutako aurreakordiora" gauza batzuk "gaizki" egin direla, baina horregatik ezin duela Legeak "porrot egin" defendatu du, "bai baitago denbora gauzak konpontzeko".

Arnaldo Otegi EH Bilduren ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduren ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduren ekitaldi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du etorkizunean onartuko den Euskal Hezkuntza Legea apirilaren 7ko "itun historikoaren" irizpideetan oinarritzen dela bermatuko duela koalizio idependentistak eta bide horretan "lan egiten jarraitzeko" deia egin du, "ezin delako hau porrotera eraman".

EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk akordioa egin zuten, izan ere, apirilean, oinarri horiek zehaztuz, baina gero, aurreproiektua aurkeztu denean, arrabotsa sortu da hezkuntza komunitatean, eta asteazken honetan, adibidez, greba deituta dago sektore publikoan.

Gauzak horrela, Europa Pressi emandako elkarrizketan, Otegik aitortu du "arazo bat egon dela itun politikotik Gobernuak aurkeztu duen aurreproiektura, gaizki egin dira gauza batzuk" esan du, baina "lasaitasunerako" deia ere egin du, "badagoelako denbora gauzak konpontzeko" eta alderdi politikoen, sindikatuen eta hezkuntza komunitatearen oniritzia izango duen araua osatzeko, "ikuspegi zabala izanez".

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak uste du etorkizuneko Hezkuntza Legea ez dagoela "arriskuan". "Guretzat hor badago nazionala izateko borondatea duen itun politiko bat, hiru lurraldetan bakarrik hasten bada ere hezkuntza sistema propioa eraikitzen. Akordio ona da eta abiapuntu ona, Euskal Herriko zazpi lurraldeetara zabaltzeko" defendatu du.

Ildo berean, guztia ezin dela "pikutara bota" esan du, "gauza batzuk konpondu beharra dagoela esaten dugu eta ondo egin behar dela, hezkuntza komunitatea kontuan izanda eta ikuspebi zabalez. Hori izango da gure lan ildoa. Horregatik, lasai, oraindik hilabete asko falta dira, eta gauza asko ezabaidatu beharko ditugu baina ez dugu zaratarik egin nahi, lanean jarraitu nahi dugu", azaldu du.

"Legean segregazioaren kontrako politika argia dago, laizitatearen aldekoa eta finantzaketa publikoa nahi duen jendearentzat eskubide eta betebehar zerrenda ezartzen da. Bada euskal hezkuntza sistemaz hitz egiten duen atal bat ere" gaineratu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Hezkuntza legea Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza