Gizartea -

eguraldia

Olatu handiek fronte bero berri bati bide emango diote, prezipitazio gehiago uzteko

Kostaldeak abisu horipean jarraituko du, 4 metrorainoko olatuak egon daitezkeela eta. Donostiako buiak 6,8 metroko olatuak neurtu zituen atzo.

Olatuak Donostiako Haizearen Orrazian. Artxiboko argazkia: EFE
Olatuak Donostiako Haizearen Orrazian.
Olatuak Donostiako Haizearen Orrazian. Artxiboko argazkia: EFE

0:43

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunetako itsaso zakarraren ondotik, fronte bero berri bat sartuko da lurraldean, prezipitazio gehiago uzteko

Euskalmetek jakitera eman duenez, gaur fronteen joan-etorriak jarraipena izango du eta goizean euria barra-barra egingo du. Goizaldean euria denera zabalduz joan da, eta tarteka zaparrada mardulak botako ditu eta momentu batzuetan etengabe egingo du.

Arratsaldean, berriz, euri gutxiago egingo du eta aterruneak luzatuz joango dira. Goizaldean, haizea, hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera aldatuko da eta kostaldean eta inguruko zonaldeetan boladaka gogor joko du; gauean berriro ere hegoaldera aldatuko da.

Kostaldean, bezperan baino olatu txikiagoak espero dira gaur. Atzo markak ondu zituen Donostiako buiak, ia 7 metroko olatua neurtuta. Gaur, berriz, nabigaziorako arriskuagatiko abisu horia bakarrik mantenduko da, 18:00ak arte. Olatuak 4 metro ingurukoak izango dira, eta arratsalde partera, 3,5 metroren azpitik geratuko dira.

Arrazoi horregatik, Donostiako Pasealeku Berria itxita dago, olatuek jotzeko arriskua tarteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba Alerta meteorologikoak argazkiak Eguraldia Bilbao Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Ekaitzak gaur Pirinioak