Gizartea -

Zaborraren kudeaketa

Jaurlaritzako hiru teknikari ikertuko dituzte Zaldibarko zabortegiarekin lotuta

Durangoko Epaitegiak ustezko zuhurtziagabekeriazko prebarikazioagatik ikertuko ditu Xabier Galdos, Carlos Luengo eta Idoia de la Vega Ingurumen Saileko teknikariak. Gainera, Geyser HPCko bost langile auzipetu dituzte ingurugiroaren aurkako delituagatik eta agiriak faltsutzeagatik.

Zaldibarko zabortegia. Argazkia: Irekia
Zaldibarko zabortegia. Argazkia: Irekia
Jaurlaritzako hiru teknikarik ikertu gisa deklaratu beharko dute Zaldibarko auzian

02:36

Manu Gimenez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko 1. Instrukzio Auzitegia Eusko Jaurlaritzako hiru ingurumen teknikari ikertzen ari da Zaldibarko zabortegiko lur-jausiarekin lotuta, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.

Ustezko zuhurtziagabekeriazko prebarikazio delituagatik daude ikerketapean Xabier Galdos Ezeolaza ikuskaritza zerbitzuko teknikaria, Carlos Luengo Alonso hondakin ez arriskutsuetako zerbitzuko teknikaria eta Idoia de la Vega Sarazibar ikuskaritza zerbitzuko teknikaria.

Eusko Jaurlaritzatik azaldu dute epailearekin eta epaitegiarekin "lankidetzan" jarraituko dutela, auzia argitzeko asmoz.

Hiru persona horiek 2023ko otsailaren 28rako deitu dituzte deklaratzera, 2011ko martxoaren 24an Verterri Ingurugiro Baimena eman ziotenean "esku hartu" zuten Ingurugiro sailburuordetzako ikuskaritza zerbitzuko teknikariak izateagatik.

Gainera, hiruetako batek 2017ko ikuskaritzetan parte hartzeagatik deklaratu beharko du.

2020ko otsailaren 6an, 16:00ak aldera, izan zen luizia Verter Recycling enpresak kudeatzen duen Zaldibarko zabortegian. Milaka tona hondakin behera etorri ziren, eta bertan lanean zeuden bi langile, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, azpian harrapatuta geratu ziren. Hainbat hilabetez bila aritu ondoren, 2020ko abuztuan aurkitu zituzten Sololuzeren gorpuaren hainbat zati. Beltranen bila jarraitu zuten hainbat hilabetez, baina 2021eko maiatzaren erdialdean bukatutzat eman zituzten lanak, Joaquin Beltranen arrastorik aurkitu gabe.

Bestalde, Berria egunkariak zabaldu duenez, Geyser HPCko bost langile auzipetu dituzte ingurugiroaren aurkako delituagatik eta agiriak faltsutzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Durango argazkiak Gaurko azken ordukoa Zaldibar albisteak Ingurumena azken ordukoa Luiziak gaur Durangaldea azken ordukoa