Gizartea -

BERO-BOLADA

Zer ez egin sute-arrisku larrialdi egoeran?

Murrizketak eta debekuak betetzen ez badira, 1.501 eurotik 30.001 eurora arteko isunak ezarriko dira.

Barbakoa bat itxita, suteak saihesteko asmoz. Argazkia: EITB Media
Barbakoa bat itxita, suteak saihesteko asmoz. Argazkia: EITB Media
Barbakoa bat itxita, suteak saihesteko asmoz. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tenperatura altuek gurean jarraituko dute datozen egunetan, eta, horren ondorioz, sute-arriskuagatik larrialdia ezarri dute EAEn.

Zer ez egin sute-arrisku larrialdi egoeran?

- Ez da sua erabili behar, eta ez da sua sorraraz dezakeen jarduerarik egin behar, esaterako, deflagrazioak, txinpartak edo deskarga elektrikoak eragin ditzaketen makinak ez dira merkataritza- eta baso-eremuan erabili behar.

- Ez da su artifizialik, petardorik edo beste gai piroteknikorik erabili behar.

- Ezin da barbakoarik egin hiri-lurzoruan, zuhaitzak, zuhaixkak, sastrakak edo edozein labore mota dauzkaten lurzoruetatik 300 metrora baino gutxiagora.

- Debekatuta dago errekuntzako motordun ibilgailuak erabiltzea baso-pistetan, lursailetan eta errepide asfaltatuetatik kanpoko iraganbideetan, salbu eta lantokira edo ohiko bizilekura joateko bada edo ezinbesteko egoeretan bada. Debekatuta dago ibilgailu horiekin landare-eremuak zeharkatzea edo eremu horietan gelditzea edo aparkatzea.

Alerta laranjan murrizketak eta debekuak landa-lurzoruan edo lurzoru urbanizaezinean aplikatuko dira egunez egun zehazten diren ordu-tarteen arabera. Alarma gorriko egoeran, aurretik aipatutako murriztapen guztiak 24 orduz ezarriko dira.

Murrizketak eta debekuak ez betetzea arau-hauste "larritzat" edo "oso larritzat" jo daiteke, eta ezarri ahal izango diren zigorren artean, 1.501 eurotik 30.001 eurora arteko isunak daude, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen (apirilaren 27ko 1/2017 LD) 69., 70. eta 73. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Suteak gaur Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Bero-boladak Eguraldia Bilbao