Gizartea -

Koronabirusa

16 pertsona hil dira astebetean covid-19ak jota EAEn

Guztira, 5.520 positibo berri atzeman dituzte martxoaren 17tik 21era, eta 21 positibo daude Zainketa Intentsiboetako Unitateetan ospitaleratuta.

16 pertsona hil dira covid-19ak jota EAEn astebetean. Argazkia: EFE
16 pertsona hil dira covid-19ak jota EAEn astebetean. Argazkia: EFE
16 pertsona hil dira covid-19ak jota EAEn astebetean. Argazkia: EFE

Luzia Zugadi Lasa | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 lagun hil dira martxoaren 14tik 20ra Euskal Autonomia Erkidegoan covid-19ak jota, aurreko astean baino 15 gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan eguneratu duen buletin epidemiologikoaren arabera.

Atzo, igandea, 3.147 proba egin, eta 446 positibo atzeman zituzten EAEn, hau da, proben % 14,2. Hala, intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du. Hain zuzen ere, 487,20 kasukoa da azken 14 egunetako intzidentzia.

Gipuzkoak du oraindik egoerarik okerrena, 100.000 biztanleko 536,33 kasuko intzidentzia baitago bertan; Araban, berriz, 477,88koa da, eta Bizkaian, 453,68koa. Hiriburuetako datuak aztertuta ere, Donostiak du tasa altuena.

Adin-tarteei erreparatuta, 0-9 urtekoan 17 positibo zenbatu dituzte azken 24 orduetan, eta intzidentzia metatua 206,12 kasukoa da. 10-19 urtekoen kasuan, 5 positibo berri atzeman dituzte (225,27ko tasa), 20-29 urtekoen artean 32 (503,34koa), 30-39 urtekoen artean 60 (640,41koa), 40-49 urtekoen artean 111 (589,63koa), 50-59 urtekoen artean 79 (578,73koa), 60-69 urtekoen artean 39 (387,34koa), 70-79 urtekoen artean 47 (542,40koa), 80-89 urtekoen kasuan 40 (547,08koa) eta 90 urtetik gorakoen artean 16 (707,94koa).

Bestalde, oinarrizko birsorkuntza-tasa (R0), gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duena, % 1,04koa da erkidego mailan.

Azkenik, ospitaleetako egoerari dagokionez, covid-19a duten 14 gaixo ospitaleratu dituzte igandean, bezperan baino zortzi gehiago, eta 168 gaixo dira guztira, aurreko egunean baino 14 gehiago: 147 gela arruntetan daude (14 gehiago) eta 21 ZIUetan (bezperan bezala).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Osasun larrialdia Covid pasaportea