Gizartea -

KORONABIRUSA

1.782 positibo zenbatu dituzte Nafarroan

Kutsatze kopurua erdira murriztu da bezperarekin alderatuta, jaieguna izanik PCR proba gutxiago egin zituztela eta.

Jendea Iruñeko Estafeta kalean. Artxiboko argazkia: EFE
Jendea Iruñeko Estafeta kalean
Jendea Iruñeko Estafeta kalean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.782 positibo berri atzeman zituzten atzo Nafarroan, Foru Gobernuak ostiral honetan emandako behin-behineko datuen arabera.

Hala, erdira murriztu da positibo kopurua, bezperan hautemandako 3.384 kasuen aldean. Edonola ere, jaieguna izanik, koronabirusa hautemateko proba gutxiago egin ziren.

Nafarroako Gobernuaren arabera, azken orduetan ez da hildakorik egon, eta 23 ospitaleratze berri zenbatu dituzte, horietako 3 ZIUetan.

Gainera, Nafarroako Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, 215 gaixo zeuden koronabirusagatik ospitaleratuta; horietatik 21, ZIUetan. Ospitaleetako presioaren eraginez, onkologikoak ez diren ebakuntzak atzeratu dituzte Nafarroan.

Kutsatze gehien izan dituzten udalerrien buruan Iruñea ageri da, 498 kasurekin (Arrotxapea, 72; II. Zabalgunea, 60; Txantrea, 48; Donibane, 45). Atzetik, udalerri hauetan zenbatu dituzte positibo gehien: Tutera (67), Sarriguren (52), Burlata (50), Tafalla (48), Lizarra (45), Berriozar (39) eta Barañain (38).

Bestalde, Osasunbidea datorren astelehenean hasiko da 40 eta 49 urte bitarteko pertsonei errefortzu dosia ematen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Tutera bideoak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Tafalla Burlata Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Medikuntza albisteak Medikuen albisteak Lizarra Berriozar Erizainak azken ordukoa Medizinak albisteak Txertoak albisteak Barañain azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea albisteak Koronabirus-agerraldiak Osasunbidea gaur