Gizartea -

KORONABIRUSA

Zer egin behar da etxean egindako antigeno testean positibo emanez gero?

Oinarrizko hiru urrats daude: bakartu, Osasun Sistemari positiboaren berri eman eta sintomekin hasi aurretik egondako pertsonen zerrenda prestatu.

Farmazietan saltzen den antigeno testa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Farmazietan saltzen den antigeno testa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Farmazietan saltzen den antigeno testa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hozteen eta arnas birusen garaia da; beraz, antigenoen proba egin behar al da katarroarekin bateragarriak diren sintomak izaten diren bakoitzean, hala nola, eztula, eztarriko mina, mukiak, buruko mina edo doministikuak? Osasun-adituek argi dute: BAI. Koronabirusa ala hotzeria arrunta dugun jakiteko modu bakarra covid-19a atzemateko proba egitea da.

Era berean, testa egitea gomendatzen dute prebentzio neurriak bete ez diren ekitaldiren batean parte hartu eta gero nahiz adineko pertsona bat edo pertsona zaurgarriren bat bisitatu aurretik.

Gaur egun, antigenoen bi test mota saltzen dituzte farmazietan: lagina sudurretik makilatxo batekin hartuz egiten direnak eta ahotik botatako listua aztertuz egiten direnak. Antzekoak dira bi formulak prezioan eta zehaztasunean.

Bi kasuetan, lagin bat hartu eta aztertu egin behar da, kutxa edo kit-ean datozen jarraibideak errespetatuz. Zer egin behar da, gero, positibo emanez gero?

1- Etxean geratu eta familiako gainerako kideengandik isolatu.

2- Positiboa jakinarazi, Osasun Sistema Publikoak PCR baten bidez berretsi dezan. Horretarako, bi bide daude:

* Ohiko osasun-zentrora deituz, edo 900 20 30 50 telefonora EAEn eta 948 290 290 zenbakira Nafarroan, PCR baterako hitzordua lortzeko.

* EAEn biziz gero, inprimakia bete daiteke online, hitzordua eskatzeko.

3- Sintomekin hasi aurretik egondako pertsonen zerrenda prestatu.

Diagnostiko testa farmazian bertan egin bada, farmaziatik bertatik jakinaraziko dute positiboa Osasun Sistemara, eta gero handik deituko diote positibo eman duen pertsonari, PCRrako hitzordua emateko.

Sintomak dituzten pertsona guztiek, txertatuta egon ala ez, egin beharko lukete autodiagnostiko-test bat egin goian aipatutako kasuetan.

Osakidetzaren PDFtik ateratako irudia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Osasunbidea Osasun larrialdia