Gizartea -

Koronabirusa

"Kezka" Euskadin, positiboek gora egin dutelako eta neurriak betetzen ez direlako

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak salatu duenez, kirol esparru batzuetako aldageletan eta jendea kanpoaldean biltzen denean ez da musukorik erabiltzen.

Gasteizko taberna bateko terraza. Argazkia: EFE
Gasteizko taberna bateko terraza. Argazkia: EFE
Gasteizko taberna bateko terraza. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken astean covid-19 positiboen kopuruak gora egin duelako "kezkaturik" agertu da Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, baita kalean segurtasun distantziarik gabe jendea batzen den tokietan osasun neurriak betetzen ez direlako eta kirol esparru batzuetako aldageletan musukorik erabiltzen ez delako ere.

Gobernu Kontseilua bildu ondoren agerraldia egin du Zupiriak. Jokin Bildarratz eta Gotzone Sagardui Hezkuntza eta Osasun sailburuek, hurrenez hurren, egoera aztertu ostean, "une honetan" ikastetxeetan zein gainerako esparruetan prebentzio neurriak arintzeko inguruabarrik ematen ez dela erabaki dute.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "kezka" azaldu du, nahiz eta neurri murriztaile gehienak baliogabe utzi ondoren Euskadin "ia normaltasunez" bizitzea posible izan, osasun publikoa bermatzeko indarrean dauden "oinarrizko" arauak "betetzen ari ez" direlako.

Zentzu horretan, jaialdi eta ospakizun batzuetan "segurtasun distantzia errespetatu barik eta maskararik gabe jendetza biltzen" ari dela salatu du bozeramaileak.

Gainera, kirol esparru batzuetako aldageletan, bezeroek ez dute musukorik erabiltzen, nahiz eta maskara derrigorrezkoa izan, gainerako barrualdeetan bezalaxe.

Zupiriak ohartarazi duenez, iragan asteazkenetik covid positibo berriak eta intzidentzia metatua gora egiten ari dira, baina "zorionez" oraingoz ez du ospitaleetan islarik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak