Gizartea -

Koronabirusa

Paziente onkologikoak eta immunodepresiboak hirugarren dosia jasotzen hasiko dira ostegunetik aurrera

"Prozedura erkidegoek zehaztuko dute", eta 100.000 pertsona ingururi emango zaiela uste du Osasun Ministerioak.

Covid-19aren aurkako txertoa. Argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako txertoa. Argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako txertoa. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak aho batez onartu du ostegunetik aurrera koronabirusaren aurkako txertoaren hirugarren dosi bat ematea paziente onkologikoei eta immunodeprimituei, baita organo solido baten eta hezur-muinaren transplantea jaso dutenei ere.

Carolina Darias Osasun ministroak prentsaurrekoa eman du, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak bilera amaitu ondoren. Dariasen ahotan, "dosi gehigarri batez hitz egiten ari gara, txertaketa normalaren immunitate maila berdina lortzeko prozesua osatzeaz, alegia".

Hirugarren txertoa ostegun honetan bertan hasiko dira ematen. "Prozedura erkidegoek zehaztuko dute", eta 100.000 pertsona ingururi emango zaiela uste du Osasun Ministerioak.

Ministroak azpimarratu duenez, beste kolektibo batzuetan neurri bera aplikatzea aztertzen jarraituko dute. "Aldizkako azterketa etengabea egingo dugu, eta beste kolektibo batzuek dosi gehigarria jasotzerik duten erabakiko dugu", gaineratu du.

Bileran izan diren iturriek zehaztu dutenez, beste kolektibo batzuei hirugarren dosia emateko aukera aztertzen jarraituko dute. Zentzu horretan, Gaztela-Mantxako Gobernuak egoitzetako adinekoei hirugarren dosia ematea proposatu du. Andaluziak, Valentziak, Aragoik eta Errioxak babestu egin dute ekimena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea