Gizartea -

Koronabirusa

Musukoa, derrigorrezkoa EAEko hondartzetan eta igerilekuetan, pertsonen arteko tarteari ezin bazaio eutsi

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, astearte honetan, autoa eman du, eta, horren bidez, musukoa ez da halabeharrezkoa hondartzetako eta igerilekuetako joan-etorrietan eta paseoetan; hori bai, zehaztu duenez, metro eta erdiko tartea bermatu ezin bada, eraman beharko da.

Donostiako hondartza bat, artxiboko irudian. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.
Donostiako hondartza bat, artxiboko irudian
Donostiako hondartza bat, artxiboko irudian. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hondartzetan eta igerilekuetan izandako joan-etorrietan eta paseoetan musukoa ez da derrigorrezkoa izango, baina eraman beharko da, halabeharrez, pertsonen arteko metro eta erdiko tartea bermatu ezin bada; EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak autoa eman du astearte honetan, eta hala zehaztu du.

Eusko Jaurlaritzak adierazi du men egingo diola autoari; hala ere, nabarmendu du maskara derrigorrezkoa dela "beti, edozein testuingurutan, hainbat pertsona daudenean, ezin bazaio modu jarraian eutsi metro eta erdiko tarteari, pertsonen artean".

Luis Angel Garrido epaileak zuzentzen duen Epaimahaiak, hala, lehendakariak uztailaren 23an sinatutako dekretuaren bosgarren paragrafoaren gauzatzea utzi du bertan behera; horren ondorioz, hondartzetan eta igerilekuetan egindako joan-etorri eta paseo guztietan musukoa aldean eraman behar zuten herritarrek.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aztertu duenez, arau hori Estatuan dagoen neurritik haratago doa; beraz, baliogabetu du parágrafo hori, eta zehaztu du derrigortasuna indarrean dagoena ezin bazaio eutsi pertsonen arteko tarteari.

ASGASCON kontsumitzaileen arabar elkarteak helegitea jarri zuen, dekretuaren aurka, eta autoak helegite horri eman dio erantzuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak EAE Gaixotasunak Euskal herriko hondartzak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Ondarreta hondartza Bermeoko hondartza Osasun albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Kontxako hondartza albisteak Zarauzko hondartza Arrigunaga hondartza aisiarako aukerak Ereaga hondartza azken ordukoa Erizaintza Medizinak albisteak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirus-agerraldiak Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak albisteak Osasunbidea