Gizartea -

KORONABIRUSA

Jaitsi arren, milatik gorako kopurutan jarraitzen dute positiboek EAEn

1.011 kasu berri hauteman dira EAEn. Gipuzkoak baino ez ditu hobetu dira datuak, 81 kasu gutxiagorekin. Positibotasuna apur bat igo da, % 11,4raino. 31 pertsona ospitaleratu dituzte eta aurreko egunean baino hiru pertsona gehiago daude ZIUn.

Erizain bat, ospitalean lanean. Argazkia: artxibokoa
Erizain bat, ospitalean lanean.
Erizain bat, ospitalean lanean. Argazkia: artxibokoa

Olatz Prat | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutsatzeak apur bat jaitsi dira EAEn eta 1.011 kasu izan dira larunbatean, aurreko egunean baino 166 gutxiago.

Atzo 8.890 proba diagnostiko egin ziren Osakidetzan, eta, beraz, positibotasun tasa % 11,4koa izan da, bezperan baino hamarren bat gehiago.

Gipuzkoa da datuak hobetu dituen lurralde bakarra; izan ere, ostiralean baino 81 kasu gutxiago zenbatu dituzte, 421etik 340ra jaitsi baitira. Bizkaian 512 kasu hauteman dira, aurreko egunean baino 31 gehiago, eta Araban 137, bederatzi gehiago. 22 kasu gehiago detektatu dira beste autonomia-erkidego edo jatorri batzuetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, larunbatean 31 pertsona ospitaleratu zituzten, eta gaur egun 34 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan, ostiralean baino hiru gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak