Gizartea -

Koronabirusa

Neurrien dekretua indarrean sartu da; espresuki debekatzen ditu jaiak

Testuak jasotzen duenez, prebentzio neurriak betetzen ez diren eta pertsonak pilatzea dakartzaten "bilkuretan, festetan edo ekitaldietan parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da". Gainerako neurriak ekainaren 19koak dira.

Getxoko Udaltzaingoa kalean edanean dauden gazte batzuk sakabanatzen. Argazkia: EFE
Getxoko Udaltzaingoa kalean edanean dauden gazte batzuk sakabanatzen.
Getxoko Udaltzaingoa kalean edanean dauden gazte batzuk sakabanatzen. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren hedapena geldiarazten saiatzeko Iñigo Urkullu lehendakariaren dekretua ostegun honetan sartu da indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu baitute.

Dekretuak datozen 15 egunetan indarrean egongo diren neurriak jasotzen ditu, atzo LABIren Aholku Batzordeak onartu ostean. Aurreko dekretuaren, ekainaren 19tik indarrean zegoenaren, ia bertsua da testua. Dena dela, oraingoan artikulu bat erantsi dute gogorarazteko kale-edanean ibiltzea, "ez jaiak" ospatzea eta tankerakoak egitea debekatuta dagoela prebentzio neurriak betetzen ez badira (maskara edota distantzia).

Hori horrela, 13. artikuluak horrela dio: "Indarrean dauden prebentzio-protokoloak eta -neurriak aplikatzen ez diren pertsonen pilaketa dakartzaten bilkuretan, festetan edo ekitaldietan –ez kanpoan, ez barruan– parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da".

Dekretu berriak bilkurak eta festak debekatzen ditu eta isunak aurreikusten ditu
Dekretu berriak bilkurak eta festak debekatzen ditu eta isunak aurreikusten ditu
Dekretu berriak bilkurak eta festak debekatzen ditu eta isunak aurreikusten ditu

1:41

Era berean, neurri orokorren artean, oroitarazi dute derrigorrezkoa dela musukoa erabiltzea leku itxietan eta aire librean, pertsonen arteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izatea ezinezkoa denean.

Azkenik, osasun larrialdiari eutsi dio dekretuak. Duela hiru aste, aparteko egoera hori bertan behera uzteko aukera aztertuko zuela iragarri zuen lehendakariak berak, baina kutsatzeek gora egin dutela eta, larrialdia luzatzea ebatzi du azkenean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea Gazteak LABI Maskarak