Gizartea -

Koronabirusa

Osasun Sailak uste du Delta aldaera nagusi izango dela "hilabete batzuen buruan"

Itziar Larizgoitiaren ustez, datozen hilabeteetako gakoak "txertatzen jarraitzea" eta mugikortasuna mugatzea dira. Aurreratu duenez, udan "agerraldi eta kutsatze gehiago egongo dira".

Larizgoitia, agerraldiaren une batean. Argazkia: Eusko Legebiltzarra
Larizgoitia, agerraldiaren une batean.
Delta aldaera gailenduko dela uste du Osasun Sailak

1:13

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itziar Larizgoitia Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak aitortu duenez, covi-19aren aldaera indartsuenak "ezin dira gelditu", eta hala, "litekeena da hilabete batzuen buruan delta aldaera nagusi izatea Euskadin eta Espainiako Estatuan". Horren aurrean, bi gako aipatu ditu Larizgoitiak: batetik, txertatzen jarraitzea, eta bestetik, mugikortasuna mugatzea. Mallorcan izandako agerraldiari buruz, berriz, honakoa esan du: "Halakoak egiten badira, kutsatzeak egon egongo direla".

Larizgoitia Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean izan da, EH Bilduk eskatuta. Besteak beste, txertaketa kanpainaren irizpideak, planifikazioa, antolaketa eta kudeaketa izan ditu hizpide. Horrez gain, Maria Pilar Uriarte Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria eta Rosa Perez Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia ere izan dira, kasu honetan, Osakidetzako langileen kudeaketaz eta langileriari emandako babesaren inguruan hitz egiteko. Dena den, Perezek ez du hitza hartu. 

Larizgoitiaren esanetan, "ahalegin guztiak" egiten ari dira delta aldaeraren agerraldiak identifikatzeko eta "geldiarazteko". Hala ere, guztiz gelditzea ezinezkoa dela onartu du. Osasun Publikoko arduradunaren arabera, txertaketa da gakoetako bat. Deitoratu duenez, gazteek ez dute beste adin tarteetakoek bezainbeste "gogoa" txertaketaren aurrean. Era berean, agerraldi eta kutsatze berriak egongo direla aurreratu du, uda horretarako "aproposa" delako.

Bestalde, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendari Maria Pilar Uriartek onartu du pandemia hasi zenean zailtasunak izan zirela langileei babesteko ekipoak emateko, baina azpimarratu du lehentasuna beren segurtasuna bermatzea izan dela, protokoloak momentu oro adaptatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Txertoak Koronabirusa