Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak kutsatzeen gorakada batekin bukatu du maiatza

Zehazki, 65 kasu atzeman dituzte. Aurreko asteetako datuekin alderatuta ere, igoera sumatu da.

Osasun langile bat Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU batean. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU batean.
Osasun langile bat Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatza kutsatzeen gorakada batekin itxi dute Nafarroan. Foru Gobernuak emandako datuen arabera, 65 positibo zenbatu dituzte.

Atzokoan 2.014 proba diagnostiko egin zituzten (igandean baino 901 gehiago) eta horietatik % 3,2 positibo izan ziren. Hala, proba gehiago eginda, behera egin du positibotasun tasak (% 4,5ean zegoen).

Bezperan baino 17 gehiago dira, eta duela astebete (53) eta duela 14 egun (50) zenbatutakoak baino gehiago. Hala, egoera epidemiologikoaren hobekuntzan apaltzea atzeman daiteke.

Kutsatze berriei dagokienez, Iruñerrian kasu positiboen % 58 izan dira, Tuteran % 7 eta Lizarran % 3. Gainerako positiboak (% 32) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.

Altsasu, Berriozar eta Zizur Nagusia udalerrietan eta Iruñeko Iturrama auzoan bosna positibo atzeman dituzte, eta Iruñeko II. Zabalgunean, lau. Azkenik, hiruna kasu zenbatu dituzte Noainen, Azkoienen, Garesen eta Iruñeko Arrotxapea auzoan.

Kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (% 30) eta 30 eta 44 urte bitartekoak (% 28) dira. Ondoren, 45 eta 59 urte bitartekoen taldea (% 20) eta 15 eta 29 urte bitartekoen taldea (% 18) daude. Azkenik, 60 eta 75 urte arteko taldea dago (% 4). 75 urtetik gorakoen taldean ez da kasurik atzeman.

Positibo berrien batez besteko adina 31 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 58 gizonak dira eta % 42 emakumeak.

Ospitaleetako okupazioari dagokionez, 45 pertsona zeuden ospitaleratuta atzo, aurreko egunean baino bi gutxiago. Atzo hiru pertsona ospitaleratu zituzten, bat ere ez ZIUetan, eta aurreko egunetan 91 urteko emakume bat hil zela jakinarazi dute. Nafarroan, guztira, 1.187 pertsona hil dira orain arte.

Txertaketa

Osasun Sailak herritarrak txertatzen jarraitzen du, adinaren araberako beheranzko ordenan, immunizazio-estrategiaren arabera. Hala, atzo SMSak bidali zizkieten Iruñeko 51, 50 eta 49 urteko pertsonei eta Tuterako eremukoei; azken horretan, 48 urteko pertsonei ere bai. Ostegunean Lizarrako eremuko biztanleei bidaliko zaizkie. Adin-talde horien txertaketa ekainaren 7tik aurrera egingo da.

Gainera, atzo hasi ziren AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten funtsezko lanbideetako taldeei bigarren dosia jartzen, eta talde horretako 60 urtetik beherakoen kasuan, Pfizerrekin itxiko da, edo, baimen informatua sinatu ondoren, AstraZenecaren txertoarekin.

Txertaketa-prozesuari dagokionez, atzo 5.485 dosi jarri zituzten; beraz, orain arte Nafarroan jasotako 424.765 txertoetatik 401.803 jarri dituzte jada.

Orain arte, 147.595 pertsonak osatu dute txertaketa, atzo 3.456k jaso baitzuten bigarren dosia. Hau da, 16 urtetik gorako herritarren % 26,7k hartu dute pauta osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Tafalla Etxarri Aranatz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Corella Azkoien Erizaintza Sendagaiak Txertoak Barañain Cintruénigo Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea