Gizartea -
KORONABIRUSA
Intzidentzia metatua 228 kasura jaitsi da EAEn eta ZIUetako gaixoak 124ra
Birusaren birsorkuntza tasa (R0) 0,93ra igo da, hamarren bat baino gehiago astebetean. Azken orduetako positiboak 241 izan dira eta positibotasuna % 4,6koa da.
Naiara Ballesteros | EITB MEDIA
Intzidentzia-tasa metatuak beheranzko bideari eusten dio Euskadin, 100.000 biztanleko 228 kasu izan dira 14 egunetan, eta ospitaleko presioak behera egiten jarraitzen du: 338 pertsona daude ospitaleratuta (124 ZIUetan eta 214 gela arruntetan).
241 positibo berri utzi ditu pandemiak, bezperan baino 16 gutxiago, eta R0 indizea 0,91tik 0,93ra igo da. Covid-19aren eguneroko positibotasunari dagokionez, % 5etik behera dago oraindik.
Osasun Sailak astelehen honetan emandako datuen arabera, atzo 5.228 proba diagnostiko egin zituzten, eta positibotasun tasa % 4,4tik % 4,6ra igo da.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, asteazken honetan 125 positibo eman dituzte Bizkaian, 88 Gipuzkoan, 25 Araban eta 3 EAEtik kanpo bizi direnen artean.
Hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du Euskadin. Igande honetan, 100.000 biztanleko 228,08 kasu izan dira, eta 233,30 izan ziren bezperan. Adierazlerik onena Arabak du berriro (120,53 kasu), ondoren Gipuzkoa dago (222,08) eta Bizkaia da azkena (259).
Halaber, hiru hiriburuetan intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du: Gasteizen 111,25 kasu izan dira, Donostian 225,89 eta Bilbon 284,87.
Bestalde, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duen birsorkuntza tasa nabarmen igo da, 0,93raino; hau da, hamarren bat baino gehiago igo da zazpi egunetan.
Hala ere, asistentzia-presioa arintzen ari da, eta igandean aurreko egunean baino 4 gaixo gutxiago zenbatu dituzte EAEko ospitaleetan.
ZIUetan 124 pertsona daude (larunbatean baino 1 gutxiago), eta gela arruntetan 214 (3 gutxiago). Egun osoan, 16 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Hezkuntza-sistemari dagokionez, jarduera presentziala erabat etenda duen zentrorik ez badago ere, ostiralean 50 zentro zeuden pandemiak eraginda eta astelehenean 49ra igaro da.
Zentro horietan, 60 gela itxi behar izan dituzte covid-19 kasuen ondorioz, bezperan baino 2 gutxiago; ikasgela guztien % 0,34 daude itxita.