Gizartea -

KORONABIRUSA

580ra jaitsi dira kasu berriak EAEn baina 174 lagun daude ZIUetan

Kasuak eta positibotasuna jaitsi egin dira atzotik, eta nabarmena da kasuen beherakada aurreko bi larunbatekin alderatuta: duela astebete baino 189 kasu gutxiago eta duela bi urte baino 355 gutxiago.

Osasun langileak PCR probak egiten. Argazkia: EFE.
Osasun langileak PCR probak egiten. Argazkia: EFE.
Osasun langileak PCR probak egiten. Argazkia: EFE.

E.J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, ostirala, covid-19a atzemateko 9.929 proba diagnostiko egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (PCR eta antigenoen testak) eta horietatik 580k positibo eman zuten ( % 5,8), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Lurraldeka, 43 kasu berri atzeman ziren Araban, 299 Bizkaian eta 238 Gipuzkoan.

Positiboen beherakada oso nabarmena izan da, bai bezperako datuekin alderatuta (39 gutxiago), bai azken bi larunbatetan emandako datuekin alderatuta ere: 769 positibo izan ziren maiatzaren 1ean eta 935 apirilaren 24an.

Positibotasun tasa osteguneko % 6,6tik ostiral honetako % 5,8ra jaitsi da.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, atzo 59 pertsona ospitaleratu zituzten covid-19a dela eta (bezperan 66). eta 174 pertsona zeuden arrazoi horregatik Zaintza Intentsiboetako Unitateetan (aurreko egunean baino bat gehiago).

Euskadin 14 egunetan pilatutako intzidentzia 462,65 kasukoa zen atzo, 100.000 biztanleko. Informazio hori ez da astelehenera arte eguneratuko, ezta RO indizea ere (atzo 0,86 izan zen).

Covid-19 kasu berriak 112raino jaitsi dira Nafarroan

Beheranzko joerari eutsi dio beste egun batez Nafarroak, 112 covid-19 kasu berri atzeman baitzituzten ostiralean, bezperan baino 13 gutxiago, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Duela 7 egun baino 48 kasu gutxiago (160) dira eta duela 14 egun baino 53 gutxiago (165).

Nolanahi ere, positibotasun tasa % 5ean mantendu zen 2.236 PCR eta antigeno proba egin ondoren, aurrego eguneko tasa bera, beraz.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak