Gizartea -

Koronabirusa

80 eta 89 urte arteko pertsonen % 60 immunizatuta dago EAEn

Gainera, 70 eta 79 urte artekoen ia erdiak jaso du lehenengo dosia. Janssenen dosi bakarra eman diete 3.737 herritarri, eta guztira 191.025 dira immunizatutakoak.

Txertoa. Argazkia: Efe
Txertoa. Argazkia: Efe
Osasun sailak eguneko 20.000 txerto eman nahi ditu

1:14

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko 80 eta 89 urte arteko herritarren % 60,5 jada immunizatuta dago, covid-19aren aurkako bigarren dosia jasota, eta 70-79 adin tartean ia erdiek, % 48,5ek, jaso dute lehenengo dosia gutxienez.

Gaurdaino, covid-19aren aurkako 707.219 txerto eman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietako 184.041 bigarren dosiak izan dira, hau da, immunizatutako pertsonak. Horiei gehitu behar zaizkie Janssenen dosi bakarreko sendagaia jaso dutenak eta gaixotasuna pasatzeagatik dosi bakarra jaso duten 3.247ak. Hori horrela, 191.025 dira guztira immunizatutakoak.

Txerto motaren arabera, Osasun Sailak Pfizer-BioNTechen 481.459 dosi eman ditu (172.845 bigarren dosiak eta 667 dosi bakarrak), Modernaren 43,854 (11.196 bigarren dosiarenak, eta 444 dosi bakarrak), 178.169 AstraZenecarenak (2.136 dosi bakarrak), eta 3.737, Janssenenak (dosi bakarrak).

Zentro sanitarioetako erabiltzaile eta profesional guztiek jaso dute bigarren dosia, eta Osakidetzan % 97,2koa portzentaje hori. Osasun zentro pribatuetan % 73,1ek jaso dute bigarren dosia, eta osasun garraioan 10etik 9k jaso du lehenengo dosia.

Bestalde, 55 urtetik beherako ertzain guztiek eta beste zerbitzu soziosanitario batzuetako langile guztiek jaso dute lehenengo dosia, unibertsitatetik kanpoko 55 urtetik beherako irakasle guztien moduan.

Adinaren arabera banatuta, 90 urtetik gorako guztiek eta 80 eta 89 urte arteko ia guztiek (% 99,6) jaso dute lehenengo dosia. Portzentaje hori % 48,5era jaisten da 70 urtetik 79ra artekoen kasuan, eta % 37,3ra 60 eta 69 urte artekoan.

Bigarren dosia jaso dutenak % 97,9 eta % 96 dira 100dik gorakoen eta 90etik 99 urtera artekoen artean, hurrenez hurren, eta 10etik 6 immunizatu dira 80 urtetik 89 urtera. Portzentajea % 3,8ra eta % 4,9ra jaisten da 70-79 eta 60-69 adin tarteetan, hurrenez hurren.

EAEn 768.300 txerto jaso dituzte gaur arte: 526.500 Pfizerrenak, 70.900 Modernarenak, 170.900 AstraZenecarenak, eta 6.850 Janssenenak.

Apirilaren 21etik 27ra, aurreikuspenen arabera, Pfizerren 58.408 txerto emango dituzte, Modernaren 5.555 eta AstraZenecaren 8.680 (guztira 72.643).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Euskadiko adinekoak