Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboak egonkor mantendu dira Nafarroan, 200 kasuren bueltan

Zehatz esanda, 197 kutsatze atzeman dituzte, duela 15 egun baino 55 gehiago.

Laborategiko langile bat, probak egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Laborategiko langile bat, probak egiten.
Laborategiko langile bat, probak egiten. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorako bidean jarraitzen du birusak Nafarroan, eta, hala, azken orduotan 200 kasuren bueltan mantendu dira, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Gainera, hiru pertsona hil dira.

Zehazki, 197 kutsatze zenbatu dituzte, 2.003 proba diagnostiko egin ostean (aurreko egunean baino 154 gehiago). Positibotasun tasa % 11,2tik % 9,8ra jaitsi da. Igandean atzemandakoak bezperan baino bederatzi gutxiago baina duela 15 egun baino 55 gehiago dira.

Atzo, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten; horietako bi, ZIUetan, eta pertsona bat hil zen (76 urteko gizon bat), baina aurreko egunetako beste bi heriotzaren berri eman dituzte gaur (86 urteko gizon bat eta 95 urteko emakume bat). Horrenbestez, hildakoa 1.140 dira dagoeneko.

Positibo berrien % 40 Iruñerrian zenbatu dituzte; % 18, Tuteran; eta % 9, Lizarran.

Adinari dagokioenez, positibo gehien 15-29 adin tartean gertatu dira (% 24). Ondoren, tarte hauek daude: 45-49 (% 22), 60-75 (% 18), 15etik behera (% 17), 30-44 (% 16) eta 75 urtetik gorakoak (% 3).

Positibo berrien batez besteko adina 37,8koa da. Era barean, % 51 gizonak dira, eta % 49, emakumeak.

Guztira, 193 pertsonak ospitaleratuta jarraitzen dute; horietako 37k, ZIUetan. 15 etxean ospitaleratuta daude, eta gainerako 141an gelan dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Lodosa albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Zientzia albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Erizaintza Sendagaiak Txertoak albisteak Antsoain Nafarroako Ospitale Gunea COVID olatu berria Osasunbidea gaur