Gizartea -

KORONABIRUSA

19 udalerri itxita daude Euskal Autonomia Erkidegoan

100.000 biztanleko 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerriak dira. Gainera, taberna barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute.

Ordizia, gaurtik EAEn itxita dagoen 19 udalerrietako bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ordizia, gaurtik EAEn itxita dagoen 19 udalerrietako bat
Ordizia, gaurtik EAEn itxita dagoen 19 udalerrietako bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 19 udalerri perimetralki itxita daude astelehen gauerditik, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua izateagatik. Halaber, herri horietako taberna eta jatetxeek barrualdeko zerbitzua murriztuta izango dute, eta ezingo dira 4 pertsonatik gora elkartu toki itxietan kirola egiteko.

Eusko Jaurlaritzak larunbatean argitaratu zuen gutxienez apirilaren 6ra arte itxita egongo diren udalerrien zerrenda, eta orduan eguneratuko dute.

19 udalerri dira guztira: bederatzi Gipuzkoan, bost Bizkaian eta bost Araban.

Horietako zortzi 5.000 biztanletik gorakoak dira: Beasain, Elorrio, Ermua, Lazkao, Muskiz, Ondarroa, Ordizia, Urretxu. Beste 11 udalerrik, ostera, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte: Ataun, Berriz, Eltziego, Elvillar, Idiazabal, Iruña Oka, Olaberria, Urkabustaiz, Zaldibia, Zegama eta Zigoitia.

Udalerriak itxita egongo dira, baina ondoko udalerrira joan ahalko da erosketak egitera edo aire librean kirola egitera. Gainera, beste udalerri batera joan ahalko dira martxoaren 26a baino lehen eta apirilaren 1etik 11rako ostaturen batean erreserba eginda dutenak.

Ostalaritzari dagokionez, taberna eta jatetxeek ordu jakinetan soilik ireki ahalko dituzte barrualdeak: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Apustu-etxeei dagokienez, ostalaritza zerbitzua barrualdean soilik eman ahalko dute eta zehaztutako ordutegian bakarrik.

Kirol arloan, ezingo dira lau pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira, igerilekuetan salbu. Horietan % 35eko edukiera onartzen da, eta dutxak bakarka erabili ahalko dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Ermua berriak EAE albisteak Gaixotasunak albisteak Muskiz Gizartea Albisteak Gaur Ondarroa argazkiak Ordizia Beasain albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak gaur Urretxu albisteak Elorrio albisteak Iruña Oka Berriz Lazkao albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Bigarren alarma-egoeraren amaiera